Hemen zaude:
Ostirala, 2012(e)ko Maiatzaren 25a 12:34
Datorren ostegunean, maiatzak 31, Bizkaiko Foru Liburutegiaren Hitzaldi Aretoan, 19:00etan, Elena Moreno idazlea egongo da Irakurketa Txokoan. Bilbon jaioa, Informazio Zientzietan lizentziatua Bellaterrako Unibertsitatean (Bartzelona). Hainbat komunikabidetan lan egin du; hala nola EITB, Cope, Punto Radio eta Canal Euskadi. Prentsa idatzian kolaboratzen du eta literatur kontaketa sari batzuk jaso ditu. “El salón de la embajada italiana” da bere lehenengo eleberria.