Hemen zaude:
Astelehena, 2012(e)ko Maiatzaren 28a 13:25
Jose Luis Bilbaok erantzukizuna eskatu die "finantza-sistemaren hondamendia eragin dutenei", zeren "nekez zuritu baitaiteke denon diruarekin garbitu beharra" gutxi batzuk eragindako hondamendia.
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok Makina-erremintaren 27. Biurteko Azokaren inaugurazioan parte hartu du gaur eguerdian, Barakaldoko BEC azokan.
Izatez, Jose Luís Bilbaok zuzendu du inaugurazio-ekitaldia, BECen lehendakari den heinean, baina beste agintari batzuk ere izan dira harekin batera: José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa, Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, Bilboko eta Barakaldoko alkateak –Iñaki Azkuna eta Antonio J. Rodríguez, José Ángel Corres Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren presidentea, eta José Ignacio Torrecilla Makina-erreminta Egileen Elkartearen presidentea.
Barakaldon, beraz, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak balioa eman dio BEC azoka existitzeari, zeren, hark esandakoaren arabera: «existituko ez balitz, ez litzateke existiuko Makina-erremintaren Biurteko Azoka». Horrez gainera, honako hauek ere esan ditu: «Ekonomiaren jarduera beheraka doan une gorabeheratsu hauetan, atzeraldian sartu garelarik teknikoki, diru-bilketak behera egin du, murrizketak egiten dira… halako denboretan, bada, fede handiagoa izan behar da, laguntza eman behar zaie enpresei, eta teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin». «Une hauexetan bideratu behar da askeen finantziazioa enpresetara –gehitu du José Luis Bilbaok–, balioa sortarazten duten enpresetara, eta halako uneetan, beraz, bultzatu behar da ondo eginiko lana».
Horrexegatik, hain zuzen ere, adierazi du Bizkaiko Ahaldun Nagusiak: “nekez zuritu daiteke denon diruarekin salbatu beharra finantza-sistemaren hondamendia; eta, hala ere, aurrera begiratzeko garaiak direlarik, atzera begiratu eta erantzukizuna eskatu behar zaie egoera hau eragin dutenei».
Azkenik, zera esan du José Luis Bilbaok: «kontu argiek eta gardenek egiten duten herrialde bat serioa. Arlo publikoko kontuek, bankuen kontuek eta enpresenek».
Erantsitako fitxategiak: