Hemen zaude:
Larunbata, 2012(e)ko Ekainaren 2a 11:00
Instalazio berriotako gehienek baratzezaintza eta okelatarako behi-azienda dute xede; beste gutxi batzuk, berriz, ardien eta esnetarako behi-aziendaren ingurukoak izango dira. Nekazaritzako diputatuak oso positibotzat jotzen ditu gorantz doazen datu horiek. Hona hemen 2011ko kopuruak: 56 proiektu eta 22 instalazio berri
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak nekazari gazteen 86 proiektu horientzako laguntzak izapidetu ditu maiatzean zehar. Ondorioz, nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko laguntzei buruzko planari esker, 13 milioi eurotik gorako inbertsioa sortu da, eta horien guztien artean nekazari gazteek aurkeztu dituzten 86 eskabideak nabarmendu behar dira. Izan ere, guztira aurkeztutako eskabideen % 30 dira, 4 milioi euro baino handiagoa izango den inbertsioa eragingo dute, eta ia 2,7 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute. Diru kopuru horretatik milioi bat nekazari gazteek egingo dituzten lehenengo instalazioei dagozkie; Nekazaritzako diputatu Irene Pardok adierazi duenez, kopuruak belaunaldien arteko errelebua bermatzea dakar. Instalazio berriotako gehienek baratzezaintza eta okelatarako behi-azienda dute xede; beste gutxi batzuk, berriz, ardien eta esnetarako behi-aziendaren ingurukoak izango dira.
Nekazaritzako diputatuak oso positibotzat jotzen ditu gorantz doazen datu horiek. Izan ere, 2011. urtean, nekazari gazteen proiektuak 56 izan dira; haietatik 22, instalazio berriak. 2007. urtetik hona, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak guztira 376 laguntza izapidetu ditu gazteek beren proiektuak egin ditzaten.
Diru-laguntzak izan daitezke edo nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko edo nekazari gazteak instalatzeko, eta haien bidez, oso helburu ezberdinak izan ditzaketen inbertsioei lagundu gura zaie; hain zuzen ere, hauek izan daitezke inbertsioon helburuak: ustiategiaren ekoizpena merkatuaren beharrizanei egokitzea; ustiategien errentagarritasuna hobetzea;ingurumenaren iraunkortasuna hobetzea; ekoizteko ahalmena handitzea; ingurumena babesteko arloko Europaren arau berriak betetzea, bai eta elikagaien segurtasunekoak, trazabilitatekoak, osasun publikokoak, animalien osasun eta arlo fitosanitariokoak, animalien ongizatekoak, laneko segurtasunekoak, eta abarrekoak ere; eta kostu energetikoak arintzeko inbertsio berritzaileak egitea.