Hemen zaude:
Igandea, 2012(e)ko Ekainaren 10a 11:00
Nekazaritza sailak lan horien kostuaren % 90 diruz lagundu du, 2010etik 2012ra bitartean
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailak, 2010etik 2012ra bitartean, 5.066.000 euro erabili ditu, zuhaizti helduen masen mila hektarea baino gehiago moztu eta baso-berritzeko. Neurri horri esker, batetik, lagundu egiten da mozketa egiteko garaia gaindituta duten zuhaizti helduen masek izan ditzaketen gaixotasun eta izurriteen arrisku sanitarioa murrizten. Bestetik, basoen ondorengo baso-berritzea bermatu egiten da, eta, ondorioz, masa horiek lurraldeari ematen dizkioten ingurumen-onurak ziurtatu egiten dira (CO2ren finkapena, higaduraren aurkako borroka, balantze hidrikoaren hobekuntza, eta abar).
Nekazaritza sailak, 2009an, jabe partikularrentzako diru-laguntzen lerro bat ezarri zuen, mozketa horiek sustatzeko. Lerro hori ondorengo baso-laguntzen planetan eta kanpainetan ere sartu da.
Guztira, 1.018 hektarea dira, honela banatuak: 39, Balmasedan; 268, Durangon; 70, Gernikan; 473, Igorren; 154, Markinan, eta 12, Mungian. Durango eta Igorre udalerriek inbertsio handiena egin dute, hain zuen, 1.500.000 eta 2.500.000 euro, hurrenez hurren. Inbertsio horien % 90k Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Laguntzak –zuzeneko diru-laguntzak– hauetarako eman dira: mozketa-lanak, eta oinak eta landare-hondakinak kentzeko lanak. Diru-laguntzen zenbatekoak kalkulatzeko, masaren adina eta batez besteko diametro mota kontuan hartu dira, eta hiru tarte ezarri dira: 40-45 urte bitarteko pinudietarako 2.600 euro eman dira hektareako (kopuru txikiena), eta, 55 urtetik gorako pinudietarako, 3.400 euro hektareako (kopuru handiena). Zenbateko horiei, gainera, hektareako 400 euro gehitu behar zaizkie, masaren egoera fitosanitarioaren arabera. Laguntzak jaso ahal izateko, jabeak azalera horiek baso-berritu behar ditu; hala egiten badu, laguntzen ehunekoak gehitu egiten dira: % 75eko diru-laguntza, baso-berritzea hazkunde arineko koniferekin egiten bada, eta % 90eraino, hazkunde geldoko espeziekin egiten bada (bertoko hostozabalak).
Lerro hori indarrean jarri zenetik 2012ra arte:
|
|
|||||||||
|
ENB |
Espt |
ha |
M3 |
M. hel. inbert |
M. hel. diru-l. |
Baso. inbert. |
Baso. diru-l. |
inbert.guztira |
diru-l. guzti. |
|
BALMASEDA |
18 |
39,68 |
8191 |
126.728,00 |
126.728,00 |
85.903,10 |
64.699,70 |
212.631,10 |
191.427,70 |
|
DURANGO |
117 |
268,98 |
60750 |
871.626,00 |
871.626,00 |
606.029,35 |
442.201,34 |
1.477.655,35 |
1.313.827,34 |
|
GERNIKA |
32 |
70,06 |
19104 |
224.438,00 |
224.438,00 |
156.788,20 |
123.250,75 |
381.226,20 |
347.688,75 |
|
IGORRE |
146 |
473,04 |
92687 |
1.529.416,00 |
1.529.416,00 |
1.046.365,00 |
835.103,89 |
2.575.781,00 |
2.364.519,89 |
|
MARKINA |
75 |
154,09 |
32086 |
512.140,00 |
512.140,00 |
356.470,80 |
274.740,68 |
868.610,80 |
786.880,68 |
|
MUNGIA |
6 |
12,37 |
3670 |
41.566,00 |
41.566,00 |
26.501,75 |
20.605,90 |
68.067,75 |
62.171,90 |
|
GUZTIRA |
394 |
1018,22 |
216487 |
3.305.914,00 |
3.305.914,00 |
2.278.058,20 |
1.760.602,26 |
5.583.972,20 |
5.066.516,26 |