saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

FORU ALDUNDIAREN GORLIZKO SENDATZEKO ZENTROAN OSATUTAKO 6 ZOZO ETA 3 KIRIKINO ASKATUKO DITUZTE IGANDEAN UMEEK SOLLUBEN

Ostirala, 2012(e)ko Ekainaren 8a 10:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Datorren domekan Meñakako Solluberako XVII. Igoeran parte-hartuko duten umeek Bizkaiko Foru Aldundiak Gorlizen duen Fauna Basatia Sendatzeko Zentroan sendatutako sei zozokume eta hiru kirikino askatuko dituzte. Urtero herri igoera horretan parte-hartu ohi duten ehunka mendizaleen artean, txikienek ibilbide egoki bat izango dute, nekazaritza eta euskal mitologiari eskainitakoa eta txalaparta eta adarren soinez alaitua. Mari, Anboto dama, Meñakako Santillandi baselizaraino urreratuko da, eta Basajaun, Prakagorri eta Martin Txikiren laguntzarekin, umeen bidelagun izango da nekazaritzaren jatorrirako bidaia horretan. Txikiek hainbat landare eta lekaleren haziak ereingo dituzte baso txikien arteko ibilbidean zehar eta ondoren Aldundiaren zentroan sendatutako bederatzi animaliak askatuko dituzte.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa