Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Ekainaren 12a 12:46
Nahiz eta koordainketa farmazeutikoa Eusko Jaurlaritzaren eskumen bakarra eta esklusiboa izan, Zergei buruzko Foru Araua aldatzea onetsi du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak, GSINk Bizkaiko zergadunei buruz eskatzen dituen datuak laga ahal izateko erakunde horri.
Gobernuaren Kontseiluak gaur onetsi duen foru dekretu arauemaile berriari esker, Aldundiak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari laga ahal izango dizkio Gizarte Segurantzak koordainketa farmazeutikorako errege lege-dekretuan ezartzen diren zerrendak prestatu ahal izateko Aldundiari eskatutako datuak.
Izapide hori bete ondoren (foru araudiaren aldaketa oso erraza eskatu du), Aldundiak Batzar Nagusietara bidaliko du dekretua, bertan berrets dezaten, baina BAOn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Hemendik aurrera, GSINri bidali ahal izango zaio Bizkaiko Foru Ogasunari eskatzen zaion informazioa; dena dela, Eusko Jaurlaritzaren eskumen bakarra eta esklusiboa izango da koordainketa EAEn aplikatzea.
Erantsitako fitxategiak: