saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BIZKAIKO ZERGA-BILKETAK % 5,3 EGIN DU BEHERA IAZKO EKITALDIKO MAIATZAREKIN ALDERATUTA

Osteguna, 2012(e)ko Ekainaren 14a 13:45

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Guztira, 2.243,4 milioi euro bildu dira zergatan 2012ko Maiatzera arte; iaz, berriz, 2.370,1 milioi jaso ziren. Hau da, % 5,3 egin du behera.

Zuzeneko zergetan bildutakoak % 2,2 egin du gora, PFEZa % 0,2 gutxitu delako eta Sozietateen gaineko Zerga % 3 gehitu delako.

Zeharkako zergetan % 10,8 gutxiago bildu da, behera egin dutelako Aldundiak berak kudeatzen duen BEZak (% 10,8) eta Hidrokarburoen gaineko Zergak (% 4,8), eta, Ekarpenen Legearen barruko doikuntzaren ondorioz, Arabako eta Gipuzkoako aldundiei 204,5 euro ordaindu zaizkielako (2011ko epe berdinean ordaindutakoa baino 67,7 milioi gehiago).

Horrenbestez, 2012ko maiatzean, Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko beteta du 2012ko ekitaldirako aurrez ikusitako eta aurrekontuetan jasotako zerga-bilketaren % 35,2. Zerga-bilketaren aurreikuspena Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2011ko urrian egindako bileran zehaztu zen: Bizkaian, 6.369,5 milioi euro aurrez ikusi ziren ekitaldi honetarako.

 
 
Aldundiaren logotipoa