saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ARGIBIDE-OHARRA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN 2012KO MAIATZEKO ZERGA-BILKETAREN DATUAK

Asteartea, 2012(e)ko Ekainaren 19a 13:10

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Eusko Jaurlaritzak Estatuarekin egiten den BEZaren doikuntzaren ordainketa sartzeko eskatu ondoren (Bizkaiaren kasuan, 69,8 milioi euro), lurralde historiko honetako zerga-bilketa, 2012ko maiatzean, % 2,4 jaitsi da iazko ekitaldiarekin alderatuta; hala ere, kudeaketa propioa % 5,3ko jaitsiera-portzentajean mantendu da.

Pasa den astean aurreratu zen bezala, aurtengo ekitaldiko maiatzean, Bizkaian, Aldundiak kudeatzen duen BEZaren bilketa % 5,3 jaitsi da iaz epe berean bildutakoarekin alderatuta. Araban: -% 13,5; Gipuzkoan: -% 9,9.

Baina Eusko Jaurlaritzak kupoaren lehen epearen ordainketan deskontatu diren zenbatekoak, 2011ko laugarren hiruhilekoko BEZaren doikuntzari dagozkionak, sartzeko eskatu du. Zenbateko horiek Estatuak deskontatu zituen, ekitaldi amaieran; guztira, 69,8 milioi euro.

Deskontu hori sartu ondoren, Bizkaiko zerga-bilketa % 2,4ko jaitsiera-portzentajean kokatzen da iazko ekitaldiarekin alderatuta. Araba: -% 9,3. Gipuzkoa: -% 5,9.

 
 
Aldundiaren logotipoa