saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BILBAO TRIATHLON, EVENTOPLUS 2012 SARIEN FINALISTA

Osteguna, 2012(e)ko Ekainaren 21a 11:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bere bigarren edizioa aurten egin duen proba honen helburua ikuskizun-kirola Bizkaiko hiriburuko erdigunera hurbiltzea da

Inneventok antolatu duen Bilbao Triathlon kirol ekitaldia finalista izendatu dute Eventoplus 2012 Sarietarako. Hori aitortza sendoa da probarentzat eta beraren antolakuntza-taldearentzat —ekimen pribatua, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, eta Ur Agentzia (URA)—.

Modalitate honen finalisten artean, “Mahou-ren Futbolin Kopa” eta “Street Basket Marc Gasolekin” ekitaldiak daude. Epaimahaiaren azkeneko erabakia uztailaren 4an jakinaraziko da, Madrilen.

Bilbao Triathlonek bere bigarren edizioa egin du aurten, eta helburutzat hartzen du ikuskizun-kirola Bilboko erdigunera hurbiltzea, eta, horrekin batera, Itsasadarraren lehengoratzearen balioa erakustea eta hiriaren eta Bizkaiaren garapena bultzatzea ikuspuntu turistiko, komertzial eta kulturaletik.

Probaren lehenengo edizioan, 2011 urtean, 477 triatletak parte hartu zuten, eta aurtengo maiatzaren 19an egindakoan 650 kirolari bildu ziren. % 60 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, % 33 Estatuko gainerako erkidegoetakoak, eta % 7 beste herrialde batzuetatik datoz, hala nola, Frantzia, Alemania, Suedia, Italia, Argentina, Ingalaterra, Australia eta Portugaldik.

Probaren finantziazio eredua publiko-pribatua da, eta bertan hainbat instituzio eta enpresak parte hartzen dute; horien artean, azpimarratzekoak dira Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, URA-Uraren Euskal Agentzia, Jauregizar, Euskaltel, Ipar Kutxa, Naturgas, Coca-Cola eta El Corte Inglés). Orobat, probak badu 300 boluntarioren laguntza.

Bilboko eraldaketaren ikono nagusiak probaren zirkuituan integratzen dira: Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea, Zubi-Zuri zubia edo Euskalduna Jauregia ibilbidetik gertu daude, eta beraren ardatz egituratzailea Bilboko Itsasadarra da.

Inneventok koordinatzen duen kirol ekitaldi honek oihartzun mediatiko mardula izan du, bai prentsa orokorraren aldetik eta bai kirol eta gizarte prentsaren aldetik ere.

 
 
Aldundiaren logotipoa