Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Ekainaren 26a 11:45
Foru Aldundiak N-240 errepideko (Bedia eta Lemoa artean) lanak adjudikatu ditu. Lanen aurrekontua 3,4 milioi eurokoa da, eta lanak burutzeko epea 16 hilabetekoa da.
Proiektua ia 3 kilometroko tartean egingo da, eta hiru biribilgune egingo dira, hain zuzen, Astitze, Elexalde eta Ibarra auzoen parean. Proiektuaren tartean berriro antolatuko dira sarrerak, eta erdiko irlatxoak egingo dira ibilgailuak ez daitezen errepidera sartu ezkerrerantz bira eginda.