saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK “BEKEN GIDA 2012 GUÍA DE BECAS” GIDA AURKEZTU DU

Asteazkena, 2012(e)ko Ekainaren 27a 10:03

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak "Beken Gida 2012 Guía de becas" argitaratu du, prestakuntza-ibilbidearen eta lan-itxaropenen arabera eskura ditzaketen ekonomi baliabideei buruzko informazioa emateko gazteei.

Bizkaiko Foru Aldundiak, gazteen beharrizanei erantzuteko hartu duen konpromisoaren barruan, Gaztedi Bizkaia 2011-2015 proiektua jarri zuen martxan. Proiektu horren ildo estrategikoen artean, Bizkaiko gazteen itxaropenak, beharrizanak eta interesak aztertzea eta enplegurako prestakuntza sustatzea jasotzen dira. Krisi egoeraren ondorioak bereziki jasaten ari diren gazteen testuinguru honetan, Matrikula-kostuak, ostatu-kostuak, liburuenak, garraioarenak dira gazteek ordaindu behar dituzten kostuetako batzuk unibertsitateko eta unibertsitate osteko ikasketak egin nahi dituztenean. Herri administrazioek, finantza-erakundeek edo fundazioek hainbat beka ematen dituzte gastu horiek arintzen laguntzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak ikasleek eskuratu ahal dituzten beketako asko jasotzen dituen gida hau egin du. Gida hau beken mundua ezagutzeko ibilbide labur eta zehatz bat baino ez da; datuak ematen ditu, gazteek, haien interesen arabera, informazioa zabaltzeko abiapuntu bat izan dezaten.

“Beken Gida 2012 Guía de becas” hauentzako ere bada: gazteentzako informazio sarean lan egiten dutenentzat, zinegotzientzat, gazteriako teknikarientzat, ikastetxeetako irakasleentzat…, hau da, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteei laguntza eta orientazioa eskaintzen dieten pertsonentzat.

“Beken Gida 2012 Guía de becas” bi formatutan dago: digitalean, Foru Aldundiaren www.gaztebizz.com gazteen atarian eskuratu daitekeena, eta paperean. Azken hau gazteentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten guneetan aurkitu ahal da: udaletxeetan, informazio bulego eta guneetan, gaztelekuetan, gazteguneetan, gaztetxeetan, ikastetxeetan, unibertsitateetan…

 

Erantsitako fitxategiak:

Dokumentuak

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
Aldundiaren logotipoa