Hemen zaude:
Ostirala, 2012(e)ko Ekainaren 29a 11:53
Esculapio Elaphe longísima espeziekoa da, eta 130 zentimetroko luzera eta 280 gramoko pisua dauzka
Bart gauean Bilboko Errekalde auzoan agertu zen sugea Fauna basatia sendatzeko Gorlizko zentrora eraman dute. Beharrezko proba guztiak egiten ari dira sugearen osasun-egoera ona dela eta ez dela larria egiaztatzeko. Esculapio Elaphe longísima espeziekoa da, eta 130 zentimetroko luzera eta 280 gramoko pisua dauzka. Bertoko espeziea da, inongo arriskurik gabea, eta Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan interes berezikotzat jotzen da.
1,90 metro izatera ere hel daiteke, eta oso onuragarria da gure ingurunerako. Izan ere, harrapakin mota ugari jaten ditu, horietako % 90 mikrougaztunak (lursaguak, basasaguak, etxe-saguak), baita zenbait artropodo eta anfibio ere. Gorlizera eraman ondoren, identifikatu egin dute, eta mota horretako ezaugarriak dituzten espezieei dagokien arreta eman zaio. Zentro horretan jarraituko du, naturara baldintzarik onenetan itzultzeko prest egon arte.