saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK ZAINTZEN DITUZTENEI ATSEDENA EMATEKO PROGRAMA GAUZATU DU

Asteartea, 2012(e)ko Uztailaren 3a 12:40

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Azpiegiturak-i egindako eskaerak -ia 130.000 eurokoa- abian jarriko du desgaitasuna duten senideak zaintzen dituztenei atsedena emateko programa.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur onartu du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Azpiegiturak S.A.U.-ren arteko lankidetza-harremanak ezarriko dituen eskaera. Helburua proiektu pilotua egitea da, aipatutako foru sozietate publikoari atxikita dauden eguneko zentroetan dauden mendeko adinekoei zuzendutakoa: Gazteluondo Bilbon, J.M. Barandiaran Durangon, eta Otxartaga Ortuellan.

Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du aipatutako eguneko zentroetako bakoitzean 15 pertsonari zerbitzua emateko, gehienez ere. Hau da, zentro bakoitzean gehienez ere 15 pertsonari emango zaie zerbitzua, 2012ko uztailaren 7aren eta abenduaren 30aren artean. Eguneko ordutegia bederatzi ordukoa izango da –etenik gabe-. Ordutegi horretan, goizetan zentroa irekitzeko ordutegia malgua izango da, 9:00etatik aurrera.

Zerbitzu pilotu hori abian jartzeko 129.347 euroko inbertsioa egingo da. Zerbitzuaren helburua zaintzaileei atsedena hartzeko, suspertzeko eta/edo garapen pertsonalerako denbora eskaintzea da, baita egoera puntualetan asteburuko zaintza egitea ezinezko egiten dien egoerei aurre egiteko ere.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa