saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

iHondartza APLIKAZIOAK HONDARTZEN EGOERARI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEN DU MUGIKORRAREN BITARTEZ

Ostirala, 2012(e)ko Uztailaren 6a 10:51

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Aurten marmoken banderari buruzko xehetasuna ere emango du.

Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzei buruzko informazioa kontsultatzeko sakelako telefonoetarako sortutako aplikazioa prest dago ekainean hasita. Tresna horrek eguraldiari, hondartzen egoerari eta erabilgarri dauden zerbitzuei buruzko informazioa ematen du, denbora errealean. Aurten, marmoken protokolo berrian, bandera berri bat erabiliko dutenez marmoka ugari dagoenean erne ibiltzeko, aplikazioa horretan bandera jarrita dagoen ala ez ere islatuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzen kudeaketan informazioaren teknologia berriak sartzearen alde egin du; zehatzago esanda, erabiltzaileei eskaintzen zaien informazioaren zerbitzu publikoan sartu ditu teknologia horiek.

Aplikazioak bi oinarri ditu: batetik, aplikazioa sakelako telefonora deskargatzea, eta, bestetik, datuak eguneratzea, Interneteko konexioaren bidez. Erabiltzaileek beren smartphone-tik Android Market edo Apple Store-ra sartu behar dute, iHondartza aplikazioa bilatu eta doan instalatu.

Smartphone-ek ez badute ez Android sistema operatiborik ez iOS-ik (iPhone), kasu horretarako web bat sortu da iHondartzak ematen duen informazio bera kontsultatu ahal izateko; gure gomendioa da gogokoetan gordetzea, hurrengo aldietan sartzeko. Honako hau da helbidea: http://iHondartza.bizkaia.net

iHondartzaren funtzionamendua erraza eta intuitiboa da: aplikazioan, nahi den hondartza aukeratzen da, haren inguruko informazioa jasotzeko (aplikazioa Internetera konektatzen da datuak eguneratu eta denbora errealean erakusteko).

Argibide gehiago: http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=6514

 
 
Aldundiaren logotipoa