saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BILBAO TRIATHLON, EVENTOPLUS 2012 SARIEN IRABAZLEA

Osteguna, 2012(e)ko Uztailaren 5a 13:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Hiriak beste sari bat lortu du kirol-ekitaldien egoitza gisa

Bere bigarren edizioa aurten egin duen proba honen helburua ikuskizun-kirola Bilboko erdigunera hurbiltzea da

Bilbok eta Bizkaiak lehen mailako kirol-ekitaldiak egitearen alde egiten duen apustuak beste sari bat lortu du. Innevento Sportsek antolatu duen Bilbao Triathlon kirol ekitaldia irabazlea izan da Eventoplus 2012 Sarietan. Hori babes sendoa da probarentzat eta proba antolatu duen taldearentzat —ekimen pribatua, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Ur Agentzia (URA)—.

Epaimahaiaren erabakia atzo eman zen ezagutzera Madrilen egin zen gala batean. Kirol-ekitaldien modalitate honen finalisten artean zeuden “Mahou-ren Futbolin Kopa” eta “Street Basket Marc Gasolekin” ekitaldiak.

Eventoplus Sariak urtero ematen zaizkie Espainian eta Portugalen egindako ekitaldirik onenei. 2006an sortu zirenetik, erreferente bat dira ekitaldi handien antolamenduaren sektore profesionalerako. Bere modalitateak honakoak dira, besteak beste: kultura-ekitaldia, ekitaldi arduratsua, biltzarra, konbentzioa eta ikuskizuna

Bilbao Triathlonek bere bigarren edizioa egin du aurten, eta helburutzat hartzen du ikuskizun-kirola Bilboko erdigunera hurbiltzea, eta, horrekin batera, Itsasadarraren lehengoratzearen balioa erakustea eta hiriaren eta lurraldearen garapena bultzatzea ikuspuntu turistiko, komertzial eta kulturaletik.

Probaren lehenengo edizioan, 2011 urtean, 477 triatletak parte hartu zuten, eta aurtengo maiatzaren 19an egindakoan 650 kirolari bildu ziren. % 60 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, % 33 Estatuko gainerako erkidegoetakoak, eta % 7 beste herrialde batzuetatik datoz, hala nola, Frantzia, Alemania, Suedia, Italia, Argentina, Ingalaterra, Australia eta Portugaldik.

Probaren finantziazio eredua publiko-pribatua da, eta bertan hainbat instituzio eta enpresak parte hartzen dute; horien artean, azpimarratzekoak dira Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, URA-Uraren Euskal Agentzia, Jauregizar, Euskaltel, Ipar Kutxa, Naturgas, Coca-Cola eta El Corte Inglés). Orobat, probak badu 300 boluntarioren laguntza.

Bilboko eta Bizkaiko eraldaketaren ikono nagusiak probaren zirkuituan integratzen dira: Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea, Zubi-Zuri zubia edo Euskalduna Jauregia ibilbidetik gertu daude, eta beraren ardatz egituratzailea Bilboko Itsasadarra da.

 
 
Aldundiaren logotipoa