saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

EL REMENDON HARIZTIKO BERTAKO LANDAREAK ERABILIZ BIRLANDATUKO DA

Larunbata, 2012(e)ko Uztailaren 28a 11:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Mintegian erne eta garatu diren tokiko haziak erabiliko dira

El Remendón hariztikoa bertakoa den hazia erabiliz birlandatuko da; hazi horiek mintegian erne eta garatu dira eta bermatu egingo dute Armañon eta Los Jorrios Parke Naturalaren barruan balore ekologiko oso altua duen gunearen basoberritze egokia. Basoberritzea Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Red Eléctrica-ren artean Turtziozen dagoen basoan narriatuta dagoen 22,5 hektareako azalera birsortzeko egin den lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Eragiketan 36.000 hostozabal berri erabiliko dira (Quercus Robur eta Betula Alba), eta asko lagunduko du Bizkaian biodibertsitatearen kontserbazioan. Jarduketen kostua 220.000 eurokoa da.

Bizkaiko Lurralde Historikoan bertako hariztirik (Quercus Robur) handienetakoa eta ondoen artatu denetakoa da eta balore ekologiko itzela duen gunea eratzen du bere barruan fauna eta landaretza babestuko espezieak daudelako. Balore horien eta bere artapen egoeraren ondorioz alderik garrantzitsuenetakoa eta balorerik handienetakoa duena da Parke Naturalaren barruan.

Hitzarmen horren barruan egin behar diren lanak Armañongo Parke Naturaleko konpentsazio eta hobekuntza jarduketen atala dira. Jarduketa horiek era orokorrean daude ezarrita Penagos–Gueñes linearen okupazio-espedientearen baldintzen pleguetan. Horretan jardun duten erakundeak hiru dira, sustatzailea den Red Eléctrica enpresa, lurren jabea den Turtziozko Udala eta basoen kudeatzailea den Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Baso Zerbitzua.

2011 urtean Remendón deritzon hariztia basoberritzeko lanen atal bat burutu zen. Orain bidezkoa den bigarren fasean burutuko diren jarduketen barruan azalera osoa birlandatuko da, hau da, 22,50 hektarea, eta bertan mugakidea den hariztiko landareak erabiliko dira –alderdi hau garrantzitsua da, hasteko eta behin bermatu egiten delako jatorri genetiko bereko aleak direla, areago kontuan hartuta lurralde mailan oso garrantzitsua den hariztia dela eta Parke Naturalaren barruan dagoela kokatuta–; horiekin batera, espezie inude baten laguntza izango dute, hasieran hazkuntza azkarragoa duen urkia, alegia, eta aldean egon dauden aberasteko espezie batzuen ehunekoa ere ezarriko da, berbarako elorri zuria eta udarea. Azken horien garrantzia oso handia da, lehenengo eta behin biodibertsitatea eta balore paisajistikoa gehitzen delako eta, bigarrenean eta aurreko hori ez ezik, aldeko basa faunarentzat elikagai bihurtuko direlako.

Birlandaketa basa-faunaren kalteengandik edo tokian sar daitezkeen abeltzaintza estentsiboko animalien erasoengandik babesteko eta, aldi berean, arbola multzo berri horren ezarpenean arriskurik handienekoa den hasierako fasean garapen hobea sustatzeko eta fase hori laburtzeko eta, hori ez ezik, baita mantenu lanak (sastrakak kentzea) errazteko eta gutxitzeko ere, ezarri da instalatuko diren landare batzuetan zurezko tutore baten bidez lotuko diren tutu-erako babesgailuak instalatuko direla.

Landaretza ezartzeko teknikarik arruntena aldez aurretik prestatzen den lurrean eskuz landatzea da. Mintegian erne eta garatu diren landareak birlandatzean eta eskuz lurrean sartzean datza. Landarea sortzeko erabili diren hazien jatorriaren kontua oso garrantzitsua da birlandaketa guztietan, baina are da garrantzitsuagoa jarduketa honen kasuan kontserbazio bereziko aldea delako eta balore ekologiko-ingurumeneko oso handia duelako. Horregatik, eta sartuko diren landareen eta inguruan egon dauden arbolen jatorri genetikoa bera izatearen ondoreetarako, tokiko haziak erabiliz erne diren landareak erabiliko dira. Ildo horretatik enpresa adjudikazioduna, landareak eskuratu aurretik, obrako zuzendaritzarekin jarriko da harremanetan, aldean jaso ziren hazietatik sortutako landareak erabiliko direlako.

Horrela, 2011 urtean Red Eéctricak finantzatu zituen lanen barruan Remendón hariztiko ezkurrak batu ziren. Ezkur horien atal bat basoan zuzenean ereiteko erabili dira eta gainerako ezkurrak mintegietara eraman ziren ernearazteko. Horregatik enpresa adjudikaziodunak dagoeneko erreserbatuta dauden landare horiek eskuratu behar ditu. Gainerako espezien kasuan ere (urkiak, elorri zuriak, udareak) egon daude mintegiak landareak tokian bertan edo hurbileko tokietan jaso ziren hazietatik ekoiztu dituztenak eta horiek izango dira birlandaketa egingo duen kontratak erabili beharko dituenak. Hau guztia gorabehera, birlandaketari ekin aurretik obra zuzendaritzak erabiliko diren landare horiekiko ikusonespena eman beharko du, hau da, hala landareen jatorriari buruzkoa nola horien kalitate eta dimentsioei buruzkoa.

Fitxa

  • 22,5 hektarea, sastrakak kentzea eta garbitzea
  • 36.000 hostozabal berri:
    • 21.600 Quercus Robur, hariztiko bertako hazien landareak, mintegian erne ostean
    • 10.800 Betula Alba, tokikoa bertakoa
    • 3.600 aberasteko landare-aleak, tokikoak bertakoak
  • 24.000 tutu-erako babesgailuak
 

Erantsitako fitxategiak:

Irudiak

 

Ikusi irudia osorik: Remendón

 
 
Aldundiaren logotipoa