Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Uztailaren 24a 12:04
Espainiako Kontuen Epaitegiak Bizkaiko Lurralde Historikoaren kontu orokorra itxi berri du, eta ez du inolako ez-betetzerik detektatu. Epaitegi honek erabaki du ez dagoela inolako erantzukizunik kontabilitate arloan, nahiz eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hamar kasu bidali zizkion.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kasu batzuk bidali zizkion Espainiako Kontuen Epaitegiari; izan ere, haren ustez ez-betetze legal batzuk zeuden Bizkaiaren 2009. urteko kontu orokorrean. Bada, Espainiako Kontuen Epaitegiak bere txostena itxi berri du, eta erabaki du kasu horietako batean ere ez dagoela kontabilitate arlok erantzukizunik.
Kasu horien arteak, honako hauek nabarmentzen dira: gerorapenak ematea zerga-zorrak foru arauan ezarritako interesa baino interes baxuago batean ordaintzeko; mahai-tresneriaren sektoreko “markak” eskuratzea; preskripzioaren ondoriozko sarrerak jasotzea, Juan Ellacuria egoitza dela-eta Sestaoko Udalari emandako diru-laguntza; mindak tratatzeko instalazio bat sortzeko diru-laguntza bat, eta Automotive Inteligence Center (AIC) fundazioari diru-laguntza bat ematea ikerketa-zentro bat ezartzeko.
Kontuen Epaitegiaren iritziz, Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduera justifikatuta egon da; beraz, 2009. urteko kontuak artxibatu eta itxi egin ditu.