Hemen zaude:
Osteguna, 2012(e)ko Abuztuaren 9a 12:00
2.726,5 milioi euro bildu dira zergatan 2012ko uztailera arte; iaz, berriz, 2.795,6 milioi jaso ziren. Beraz, aurten zerga-bilketa % 2,5 gutxitu da 2001ko epe berarekin alderatuta.
Hala ere, 2012ko uztaileko bilketa % 4,95 gutxitu da, kontuan hartuta estatuarekin egiten den BEZaren doikuntzan 69,4 milioi euro BFAk 2012ko maiatzeko kupoaren ordainketan egindako konpentsazioari dagozkiola, estatuak 2011ko abenduan egin zuen atxikipenaren ondorioz.
PFEZaren bilketari dagokionez, 2012an 1.030,4 milioi bildu dira, iaz baino % 3,2 gutxiago (iaz 1.063,9 milioi bildu ziren). Aipatu beharrekoa da konturako atxikipenen eboluzio negatiboa; aurten % 5,4 gutxitu dira, 2011ko ekitaldian baino 69 milioi gutxiago bildu direlako.
Ondarearen gaineko Zerga dela eta, 2012. urtean 56,6 milioi euro bildu dira.
Aldundiak berak kudeatzen duen BEZa % 3,7 gehitu da, beste bi aldundiekin barne doikuntza egin aurretik. 2012an 1.114,0 milioi euro bildu dira; iaz, berriz, 1.074,1 milioi bildu ziren.
Bizkaiak Arabari eta Gipuzkoari ordaintzen dien barruko doikuntzak % 52,2 egin du gora; izan ere 2012an 359,7 milioi euro ordaindu ditu eta 2011n 236,6 milioi euro ordaindu zituen. Doikuntza hori kontuan hartuta, BEZa % 9,97 gutxitu da.
Bestalde, Tabako lanen gaineko zerga % 9,2 gehitu da eta Hidrokarburoen eta Elektrizitatearen gaineko zergak, hurrenez hurren, % 19,5 eta % 0,2 gutxitu dira.
Estatuarekin egiten den BEZaren doikuntzak % 32,3 egin du gora, 2011ko abenduan estatuak egin zuen atxikipena dela-eta 69,4 milioi euro kontabilizatuta daudelako, BFAk 2012ko maiatzeko kupoaren ordainketan egindako konpentsazioari dagokiona. Bestela esanda, 69,4 milioi euro horiek kenduta, Estatuarekin egiten den BEZaren doikuntza % 5,4 gutxitu da.
Azkenik, uztailera arte zergatan bildutakoa ikusita, Bizkaian zerga itunduen aurrekontuaren % 42,8 bete da (6.369,5 milioi euro 2012. urtean).