saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

GORABEHERAK A-8KO TRAFIKOAN, BILBON, ABUZTUAREN 15, 16 ETA 17AN

Astelehena, 2012(e)ko Abuztuaren 13a 16:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

San Mamesetik Bilborako sarbide berriak eraikitzeko lanak direla eta

San Mamesetik Bilborako sarbide berriak eraikitzeko lanak direla eta, beharrezkoa izango da trafikoan beherago azaltzen diren aldaketak egitea abuztuaren 15, 16 eta 17an.

Abuztuaren 15ean, hiru erreietako bi txandaka itxiko dira. Egun horretan, Cadaguako korridoretik (BI-636) A-8 autobidera sartzeko bidea itxita egongo da, Donostiarako noranzkoan. Donostiarantz joan nahi duten ibilgailuek Kantabriarako irteera hartu beharko dute, eta, Gurutzetan, noranzkoz aldatu.

Abuztuaren 16an, gaueko 22:00etatik 6:00etara, Kadaguako Korredoretik (BI-636 errepidea) A-8rako sarbidearen mozketa ezarriko da Donostiarako zentzuan, bideen txandakako ebaketa ezarriz Bentazarreko pasalekua eta Balmasedako biaduktuen artean.

Abuztuaren 17an, gaueko 22:00etatik 6:00etara, Kadaguako Korredoretik (BI-636 errepidea) A-8rako sarbidearen mozketa ezarriko da Donostiarako zentzuan. Era berean, A-8ko Bilborako irteeraren mozketa ezarriko da Sagrado Corazonerako norabidean. Ebakitze hauen eraginez, Donostiarako harbidearen mozketa burutuko da, trafikoa Cantabriarako harbidetik bideratuko delarik bypassean Rekaldeko biatuktu eta Balmasedako biaduktuen artean.

 
 
Aldundiaren logotipoa