saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

«MUSIKALE» KALEKO MUSIKARIEN NAZIOARTEKO TOPAKETA AURKEZTU DA

Asteartea, 2012(e)ko Irailaren 11a 12:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Kirolen eta Gazteriaren zuzendari Maitane Leizaolak aurkeztu du «Musikale» Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketaren XII. edizioa. Harekin batera, Leioako Kultura zinegotzia Jon Lazkano, Basauriko alkate Andoni Busquetek eta Erandioko alkateordea, Itziar Cobak ere hartu dute parte irailaren 14, 15 eta 16an Basauri, Erandio eta Leioan egingo den topaketa horren aurkezpenean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde erakusketa-aretoan egin dute ekitaldi hori, eta bertan ezagutarazi dute zer berritasun ekarriko dituen aurtengo edizioak, herri horietako kaleak polito girotuta egon daitezen.

Aurtengo edizioan talde hauek hartuko dute parte: Kataluniako Always Drinking Marching Band eta Bandarra Street; Andaluziako Baet Klezmer; Euskal Herriko Broken Broders Band, Travellin Brothers eta Leioa Musika Banda; Gadjo, musikari katalan eta frantsesek osatutako taldea; Kantabriako Los granujas, eta Italiako Pink Puffers Brass Band, South River Jazz Band eta Tumbala.

Kirolen eta Gazteriaren zuzendariak azpimarratu du kalitate handikoak direla aurten parte hartuko duten taldeak, eta beste gauza bi ere nabarmendu ditu: batetik, topaketa honek kultura, artearen zein gizartearen arloan duen garrantzia, eta, bestetik, berau antolatzen parte hartu duten erakunde guztien arteko elkarlana.

Aurtengo taldeek joko duten lekuak direla eta, Basauriko Social Antzokian eta herri horretan oinezkoentzako dagoen eremuan ikusi ahal izango ditugu: ostiralean —hilak 14—, 18:45etik aurrera, eta larunbatean eta igandean, berriz, 12:30ean. Erandion ere joko dute, irailaren 15ean: Altzagan, 12:30ean, eta Jado, Obieta eta Metroan, 19:30ean. Astrabuduan ere egongo dira taldeok, leku hauetan: Josu Murueta plaza, Luberri, Trabudu plaza eta Mendiguren plaza. Irailaren 14an (ostirala), 19:30etik aurrera joko dute; irailaren 16an berriz, 12:30etik aurrera.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa