Hemen zaude:
Igandea, 2012(e)ko Irailaren 16a 11:50
Lehen Hezkuntzako bigarren eta zikloak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lehen zikloa ematen dituzten Bizkaiko ikastetxe guztiek parte hartu ahal dute.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak birziklatzearen inguruan antolatzen duen “Kli!Kla!Bizikla!” eskola-lehiaketaren aurtengo ardatza gure eguneroko bizitzako objektuak osatzen dituzten materialen bizi-zikloa izango da. Parte hartu nahi duten ikastetxeek 2012ko urriaren 15era arte eman dezakete izena eta gelan lantzeko jarduera praktikoak eta interaktiboak biltzen dituen unitate didaktiko bat jasoko dute. Material hori talde-lanerako diseinatuta dago eta inguratzen gaituzten objektuen bizi-zikloko faseetan sakontzen du.
Parte hartzen duten ikasleek bidaia zoragarri bat egingo dute, lehengaien erauzketatik materialen bizitzako gainerako faseetaraino: ekoizpena, banaketa, kontsumoa, bilketa, tratamendua eta, azkenik, zabortegi kontrolatu batean uztea. Unitate didaktikoak joko informatiko bat ere badu; joko horrek ikasgelan ikasitakoa errepasatzeko aukera ematen du www.bizkaia21.net web orrian, ikastetxeek deialdiari buruzko datu zehatzak eta inprimakiak eskuratu ahal dituzte. Lehiaketan parte hartu nahi duen ikastalde bakoitzeko inprimaki bat bete behar da. 944479206 telefonoan, 9:00etatik 13:00etara, “Kli!Kla!Birzikla!” lehiaketaren funtzionamenduari, garapenari eta alderdi didaktikoei buruzko zalantzak argituko dira.
Birziklatzeari buruzko lehiaketaren datu zehatzez gain, garapen iraunkorra jorratzen duen Aldundiaren www.bizkaia21.net web orrian bisitariek eduki berriak aurkituko dituzte bi epigrafetan banatuta: “Jakin, Ekiteko” eta “Olgetan ikasi”
“Jakin, Ekiteko” atalean, ingurumen hezkuntza zabaltzearen garrantzia nabarmentzen da, etorkizun iraunkorra bermatzeko funtsezkoa baita. “Olgetan ikasi” atalean, berriz, on-line jolasak eskaintzen zaizkie umeei, ingurumenaren, kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasunaren mundu liluragarrian sartzeko erraz eta ondo pasatuz.