saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BILBOK ETA BIZKAIAK MARKA BERRIA DUTE

Ostirala, 2012(e)ko Irailaren 21a 13:45

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

"Bilbao Bizkaia Be Basque" da logotipoarekin batera joango den leloa. Leloa eta logoa, biak, marka berri eta paregabe baten ezaugarriak dira, gure hiriak eta lurraldeak bisitariak, inbertsioa egiten duten enpresak, ekitaldiak eta talentua erakartzeko nazioartekotze-estrategian.

Herritarrek parte-hartze aktiboa izan dute Bilbao Bizkaia Branding nazioarteko lehiaketan: 13.335 boto eman dituzte; haietako 2.558 bat etorri dira epaimahaiaren erabakiarekin.

Hemendik aurrera, Bilbok eta Bizkaiak marka bat izango dute, biak batera identifikatu eta munduan zehar sustatuko dituena. “Bilbao Bizkaia Be Basque” da logotipoarekin batera joango den leloa. Leloa eta logoa, biak, berria, paregabea eta bakarra den marka baten ezaugarriak dira; marka horretan, tradizioa eta modernitatea uztartzen dira. Herritarren parte-hartzea handia izan da; izan ere, atzo amaitu zuen bozketan 13.335 pertsonak hartu dute parte. Proposamen irabazleak, guztira, 2.558 boto izan ditu.
Azkenik, nazioarteko epaimahaiak proposamen baten diseinua eta beste baten leloa aukeratu ditu zeuden hamar proposamen finalisten artean. Lehiaketaren oinarrietan aurrez ikusita zegoen aukera hori. Ros y Etcétera agentziarena da logotipo irabazlea; lelo irabazlea, berriz, José Gil-Nogués Villénena.

Epaimahaiburu aritu den Garry White arduratu da emaitzaren berri emateaz; harekin batera, Iñigo Fernández Ostolaza izan da, “Bilbao Bizkairako eta bere kanpo proiekziorako marka bat sortzeko eta diseinatzeko nazioarteko lehiaketa publikoa” proiektuaren zuzendaria baita. Logotipoa diseinatu duen enpresak 30.000ko saria jasoko du; esloganaren sortzaileak, berriz, 10.000 eurokoa. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak irudi korporatiboari buruzko eskuliburua onartzen dutenean ordainduko dira sariak; eskuliburu horretan, honako alderdi hauek jasoko dira: markaren koloreak eta tipografia, euskarri eta komunikazio-behar nagusietarako aplikazioak (esaterako, “street marketing”-eko jarduerak, merchandisingeko produktuak, prentsako iragarkiak, kartelak, internet, gizarte sareak, eta abar).

Garry White-rekin batera, Charles Landry “The creative city” liburuaren sortzailea eta Gabriela Schweinberger Berlingoko Turismoko Bezeroei Laguntzeko Zerbitzuaren zuzendari ohia izan dira nazioarteko epaimahaian. Unibertsitatearen mundutik, María Soledad Aguirre EHUko Ekonimi eta Enpresa Zientzietako doktore eta Marketingeko Masterreko zuzendaria eta Almudena Eizaguirre Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Coaching eta Zuzendaritza Garapeneko Programaren koordinatzailea izan dira. Bilboko Udalaren aldetik, Toni Puig “Marca ciudad” liburuaren egilea eta Ibon Areso lehen alkateordea izan dira. Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatua eta Gabino Martínez de Arenaza Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia izan dira. Epaimahaikideek Iñigo Fernández Ostolaza proiektuaren zuzendariaren aholkularitza izan dute. Honakoak izan dira proposamenak ebaluatzeko irizpideak: proposamenak nola egokitzen diren komunikazio-euskarrietara, markaren kalitate teknikoa eta artistikoa, esloganaren mezuaren edukia, eta proposamenak ezartzeko ideiak.

Herritarren parte-hartze handia

Atzo (osteguna), arratsaldeko ordu bietan itxi zen Bilbo eta Bizkaia nazioartean ordezkatuko dituen “marka” aukeratzeko kutxa; guztira, 13.335 boto eman dira. Lehiaketaren antolatzaile izan diren Foru Aldundiak eta Udalak pozik daude herritarrek parte hartze handia izan baitute ekimenean. Horrek garbi erakusten du logoa eta eslogana aukeratzeko prozesuak eragindako interesa.

Proposamen finalisten erakusketa hartu duen karpak irailaren 3tik 20ra egon da irekita, Foru Jauregiaren aurrean. Guztira, 84 proposamen aurkeztu ziren lehiaketara; batzorde tekniko batek hamar finalista aukeratu zituen proposamen horien artean. Marka irabazleak irudi korporatiboari buruzko eskuliburu oso bat diseinatu beharko du. Eskuliburu horretan, honako alderdi hauek jasoko dira: markaren koloreak eta tipografia, euskarri eta komunikazio-behar nagusietarako aplikazioak.

 

Erantsitako fitxategiak:

Bideoak

 
 
Aldundiaren logotipoa