Hemen zaude:
Astelehena, 2008(e)ko Urriaren 13a 12:12
Bizkaibusek autobus berriak jarriko ditu Bilbotik Gernikara eta Lekeitiora doazen zerbitzuetan. Autobus horiek mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak daude.
Compañía de Autobuses Vascongados SA enpresak kudeatzen dituen bi linea hauetakoa dira: A3513 Bilbo – Galdakaoko ospitalea– Gernika- Lekeitio eta A3514 Bilbo – Amorebieta Etxano – Gernika.
Autobus berri horiekin, A3513 Bilbo – Galdakaoko ospitalea – Gernika- Lekeitio lineak mugikortasun murriztua dutenentzat egokitutako ibilgailuak izango ditu zerbitzu guztietan, baita larunbat eta igandeetan ere. Orain arte, zerbitzuen erdiak baino ez ziren halako ibilgailuekin egiten.
A3514 Bilbo – Amorebieta Etxano – Gernika linearen kasuan, lehen bi ordurik behin izaten zen zerbitzu egokitua, eta orain, ia orduro ematen den lanegunetan. Larunbatetan eta jaiegunetan, berriz, zerbitzu guztiak dira egokituak.
* Bedaronatik doazen zerbitzuak: 7:15 | 11:15 | 15:15 | 19:15
# 21:15 zerbitzua Gernikaraino heltzen da.
6:15etan zerbitzu bat dago Gernikatik Lekeitiora.
* Bedaronatik doaz.
# 21:15 Gernikaraino heltzen da.
Zerbitzu guztiek plataforma jasotzailea daukate.
* Bedaronatik: 09:00 | 13:00 | 17:00 | 21:00
* Bedaronatik: 09:00 | 13:00 | 17:00 | 21:00
Zerbitzu guztiek plataforma jasotzailea daukate.
6:15etik 21:45era ordu erdiro.
Ondoko zerbitzuek plataforma jasotzailea daukate: 06:45 | 07:45 | 08:45 | 10:15 | 11:15 | 12:15 | 13:15 | 14:15 | 15:16 | 16:15 | 17:15 | 18:45 | 19:45 | 21:45.
8:00etatik 22:00etara orduro.
Larunbat eta jaiegunetan zerbitzu guztiek plataforma jasotzailea daukate.
9:00etatik 22:00etara orduro.
Larunbat eta jaiegunetan zerbitzu guztiek plataforma jasotzailea daukate.