Hemen zaude:
Asteartea, 2011(e)ko Apirilaren 19a 13:13
Bizkaiko Foru Aldundiak lehiaketa bat egingo du administrazio-kontzesioaren bidez Gerediaga-Elorrio errepide erradial berria eraikitzeko.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 362 milioi eurokoa da errepidea eraikitzeko eta 143 milioikoa errepidea ustiatzeko 30 urtean zehar. Eraikitzeko epea 45 hilabetekoa da.
Bizkaiko zazpi errepide erradialen helburuak honakoak dira: Bizkaiko eskualde guztiei gaitasun handiko eta kalitatezko bide komunikazioko azpiegiturak eskaintzea, enpresen lehiakortasuna eta jarduera ekonomikoa hobetzea, errepideen bide segurtasuna handitzea eta bestelako gizarte onura batzuk lortzea, hala nola joan-etorrien denbora tarteak murriztea, hiriguneetako zaratotsak murriztea eta emisio kutsagarriak gutxitzea.
Proiektu horietako lanak, funtsean, gaur egungo errepideak handitu, hobetu eta bikoiztea izango dira, osagai berriak eraikiz: tunelak, biaduktuak eta bigarren erreiak.
Urberuaga-Berriatua, Amorebieta Etxano-Muxika eta Boroa-Igorre tarteak eraikitzeko lehiaketak, apirilaren 5ean onartu zituen Bizkiko Foru Aldundiak, eta Ermuko lehenengo saihesbidea, abenduan. Datozen asteetan jakinaraziko da gainerako lanen lizitazioa.