Hemen zaude:
Asteartea, 2011(e)ko Apirilaren 19a 11:56
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki du Azpiegiturak S.A.U. sozietateari 8 milioi eurotik gorako (hain zuzen ere, 8.228.163 euro) ekarpen ekonomikoa egitea, 2011tik 2015era Bizkaia frontoia, Kirol Etxea eta erantsiak kudeatzeko eta ustiatzeko gastuak finantzatzeko.
Zehatzago, zenbateko hori honela banatuko da hurrengo bosturtekoan: 1,5 milioi euro aurtengo ekitaldian; bi milioi eurotik gora urtero, 2012an, 2013an eta 2014an, eta 500.000 euro, 2015. urtean.
Bizkaia frontoia, Kirol Etxea eta erantsiak hartzen dituen proiektua lagungarria da eliteko kirola, Bizkaiko kirol federazioen lana eta herritar guztiek kirola egitea sustatzeko.
Era honetara, Bizkaiko foru erakundeak kirola sustatzen laguntzen du, frontoia eta trinketa euskal pilotaren jaialdiak antolatzeko erabiliko direlako, eta Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak zein norbanakoek erabili ahal izango dituztelako. Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da Kirol Etxearen erabileraz, kirol modalitate ezberdinetako Bizkaiko lurralde federazioei laguntza emateko eta espazioak uzteko.