Hemen zaude:
Asteartea, 2011(e)ko Urriaren 25a 10:00
Bizkaiko Foru Aldundiak babesa ematen die kalitatearen eta ikuskizun ezberdinak eskaintzearen aldeko apustua eginez Bizkaiko Lurralde Historikoan antolatzen diren kultur ekimenei.
Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren XXXII. edizioa urriaren 27an hasi, eta azaroaren 26an amaituko da. Jaialdi hau da Santurtzin antolatzen diren kultur jarduera garrantzitsuenetako bat, eta Serantes Kultur Aretoaren eskutik datorkigu. Aurten, 32 urte betetzen ditu, eta Bizkaian antolatzen diren antzerki-jaialdi inportanteenetakoa da dagoeneko. Hainbat arte eszeniko ikusteko aukera eskaintzen digu: terrorezko antzerkia, komedia, antzerki klasikoa, dantza-antzerkia, musika-antzerkia, opera, flamenkoa…
Euskal kulturak, ekoizpenak eta euskal artistek ere lekua izango dute jaialdiaren aurtengo edizioan: euskaraz eginiko Inorako bidaia ikuskizuna, Santurtzin orain dela jazotako gertakari batean oinarritua, aurkeztuko du Kukubiltxo konpainiak.
Gainera, beste hamasei ikuskizun eskainiko dira ikusleen gozamenerako, eta horien artean, Mozarten Txirula magikoa opera eta Rafael Amargo “bailaor” flamenkoak ekarriko digun Solo y Amargo ikuskizuna daude. Horiez gainera, Gemma Cuervo, Emilio Gutiérrez Caba, María Adanez eta Cristina Marcos bezalako antzezleak taularatuko dira Santurtziko jaialdian.
Txikienek ere izango dute aukerarik jaialdian. Familientzako ikuskizun bi eskainiko dira: Hika Teatroa konpainiaren Ilargiaren bi aldeak antzezlana, euskaraz, eta Barroco dantza- eta antzerki-ikuskizuna, Piazza D’ocassionne konpainiak Italiatik gurera ekarria.
Santurtziko jaialdia egiten dela aprobetxatuta, Batzar Orokorra egingo du Euskadiko Antzoki Sareak (SAREA), eta bertan izango dira Euskadiko udal antzokien ordezkariak.
Erantsitako fitxategiak:
Dokumentuak
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.