saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

INAUGURATUTA DAGO ARKEOLOGI MUSEOAREN “PIZTIEN ARTEAN IBILTZEN” ERAKUSKETA

Astelehena, 2011(e)ko Abenduaren 19a 12:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusi Gonzalo Olabarriak inauguratu du Arkeologi Museoan abenduaren 19tik datorren urteko apirilaren 29ra arte ikusgai egongo den erakusketa.

Erakusketan, ikusgai daude milaka urtetan gizakiekin bizi izan diren animalia espezie batzuen hezurrak, Euskal Herriko aztarnategietan aurkitu direnak. Hezurrok animalia hauenak dira: batetik, orain dela 100.000 urte baino gehiago euskal lurraldeetan bizi ziren belarjale handiak (elefanteak, errinozeroak eta bisonteak, besteak beste) edo harrapakari beldurgarriak (leize-hartzak, lehoinabarrak eta lehoiak, besteak beste), eta, bestetik, orain dela 8.000 urte etxekotuak izan ziren beste batzuk (uroak, basurdeak, ahuntzak, basakatuak edo zaldiak), zeinetatik oraindik existitzen diren espezie batzuk atera baitziren (haietako batzuk galtzeko arriskuan daude).

Gizatalde zehatz batek etxe abereei egindako manipulazio genetikoaren ondorioz, bertoko arraza batuk sortu dira; are gehiago, gaur egun, euskal animalia-arrazez hitz egiten dugu: euskal artzaina, Enkarterriko villanoa, ardi latxa, karrantzarra, pottoka eta behi pirenaikoa, monchina eta betizua. Guztiak egongo dira erakusketan.

Halaber, erakusgai daude abereoi etekina ateratzeko erabilitako estrategiak, bai elikagai gisa, orga edo lan abere gisa edo arpoi, ganibet, edergarri eta espatulak egiteko lehengai gisa. Informazio gehiago jasotzeko, www.bizkaia.net/arkeologimuseoa

 
 
 
Aldundiaren logotipoa