saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

«TXIOKA SAREAN» LEHIAKETAK EUSKARAZKO GABON AGURRIK ONENAK SARITZEN DITU

Asteazkena, 2011(e)ko Abenduaren 21a 12:55

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Azkue Fundazioak eta Bizkai Irratiak antolatu dute Gabonetako lehiaketa hau, sare sozialetan ere euskara erabil dadin sustatzeko.

Euskaltzaindiaren egoitzan egin den ekitaldi batean, gabon agurren lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak. «Txioka sarean, gabon agurren lehiaketa» deritzo, hain zuzen ere, lehiaketari.

Gabonetako mezuak sortu eta zabaltzea izan da lehiaketaren helburua; alegia, Eguberri on bat eta Urte Berri on bat opatzeko mezuak sortzea.Gabon agurrak euskaraz idaztea zera da, sare sozialetan euskararen erabilera sustatzeko modu erraz bat. Izan ere, mezu horiek Gabonetako txartel edo postal legez bidali dira, argazki edo ikus-entzunezko muntaketa legez, honako bi modu hauetan: Facebook-eko talde batekin bat eginez, «Gabonetan euskaraz zoriondu daigun», edo Twitter-en, mezuari «#gabonagurra» etiketa jarriz.

Hona sariak:

Mezurik orijinalena (Samsung Galaxy tablet bat sari).

Ander Egiluz Beramendi

https://www.facebook.com/photo.php?fbid=2826678788686&set=o.292325174141237&type=1&ref=nf

Euskarririk orijinalena (bi lagunentzako egonaldia Areatzako SPAn).

Eidertxu Andres

http://www.facebook.com/photo.php?v=10150524135632009

Bizkaierazko mezurik orijinalena (Gabonetako otzara bat sari).

Gotzon Vallejo Ibarguengoitia

http://www.youtube.com/watch?v=SE4fSkKh2kE&feature=share

 
 
Aldundiaren logotipoa