Hemen zaude:
Astelehena, 2012(e)ko Urtarrilaren 16a 09:10
Garbiker foru enpresa kapsula-bilketa egiteaz arduratuko da "Garbigune Mugikorra" izeneko zerbitzuaren bidez.
Iosu Madariaga Ingurumen Foru Diputatuaren hitzak Bizkaimedian
Kafe mota horren kontsumoak gora egin du eta horren ondorioz, hondakin berriak sortu dira; hori dela eta, Garbiker enpresak hondakin horietarako metodo berria abiarazi du. 2008an bilketa-zerbitzu hori aitzindaria izan zen Suitzan eta Alemanian, eta orain Bizkaira heldu da. Beraz, estatu osoan Aldundia da sistema horri heldu dion bakarra. Horrek esan nahi du beste ahalegin handi bat egin beharko dela birziklapenaren alde eta Garbiguneen zerbitzu publikoaren alde.
Gaur sinatuko dute Garbikerrek, Nestlé Españak eta Productos del Café enpresak akordioa. Bizkaia osoan 23 Garbigune daude. Kapsulak egunero bilduko dira «Garbigune Mugikorra» izeneko sistema bat erabiliz, eta gero beste leku batera eramango dituzte Garbikerren ibilgailuek; horretarako, ibilgailu bakoitzak bi edukiontzi izango ditu.
Suitzako enpresak hilero eramango ditu bai plastikozko zein aluminiozko kapsulak birziklapeneko instalaziora. Aluminioa berreskuratu ahal da birziklapeneko prozesu orokorretik abiatuta eta horretarako, aluminio osoa beste instalazio batera eramaten da gero tratamendua jasotzeko; bestalde, geratzen den kafea konpost egiteko erabiltzen da.
Nespressoren kapsulak birziklatu ahal den aluminioz eginda daude eta material hori, oso-osorik, birziklatzeko modukoa da. Bere balio-bizitzaren amaieran, birziklatu den aluminioak bere ezaugarri guztiak mantentzen ditu eta horrek bermatzen du beste erabilera batzuetarako birziklatu ahal izatea. Gaur egun, kapsula monodosiak gutxi gorabehera % 75ean birziklatutako aluminioaz edo hondakin-aluminioaz egiten dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena izenpetuko du astelehenean ontzi mota berri hori birziklatzeko helburuaz, eta horretarako, ia-ia % 50eko merkatu-kuota duen enpresa bat aukeratu dute. Horrek esan nahi du hondakin-kopuru handia sortuko dela.