Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 15a 11:00
Nekazaritzako foru diputatua eta zuzendaria -Irene Pardo eta Ikerne Zuluaga, hurrenez hurren- Bizkaiko hainbat herritan izango dira gaur, San Isidro Nekazariaren eguneko ospakizunetan. Baserritarren eguna ospatzen duten Bizkaiko udalerrietan hainbat ekitaldi antolatu dira, gehienak nekazaritza edo baserri inguruko ekintza xumeak eta anaikidetzako bazkariak. Nekazaritzako foru diputatuak Bizkaiko herri batzuk bisitatzeko asmoa du gaur, besteak beste, Karrantza, eta eguerdian Mungiako San Isidro Kooperatibako bazkideen bazkarian izango da.