saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

HOMOFOBIAREN AURKAKO KANPAINA BERRI BAT JARRI DU ABIAN FORU ALDUNDIAK

Astelehena, 2012(e)ko Maiatzaren 14a 11:55

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Aurtengo kanpainaren ardatza Kirola denez Josu Urrutia Athleticeko presidentea eta Iraia Iturregi eta Carlos Gurpegi jokalariak agertuko dira.

Maiatzaren 17an Homobofia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Mundu Eguna denez, Bizkaiko Foru Aldundiak errebindikatzeko eta informatzeko kanpaina berri bat jarri du abian, sexu bazterkeria ororen aurkako borrokatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko.

“Homofobiarik ez, No a la homofobia” izenburuarekiko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da. Bilboko Athletic taldearen lankidetzari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dute parte indarkeria, aipamen edo ekintza homofoboak amaitu daitezela eskatzeko.

Bizkaitar taldeak azkenaldian lortutako arrakastez gain, ekimen honek garrantzi berezia du kirol arloko jendearen parte hartzeak gizartean eragin positiboa izan baitezake eta kanpaina jakin hau babestu egin dezake gizarteak.

Bazterkeriaren aurkako borrokarekin konpromisoa

Bizkaiko Foru Aldunditik berriro azpimarratu nahi izan da sexu orientazioagatiko eta genero nortasunagatiko bazterkeriaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa.

Horretarako, eta 2010ean hasitako ekimenari jarraituaz, gaur aurkezten den kanpaina hau antolatu da aurten aniztasun sexualari buruzko erakunde-adierazpenarekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiak Udalak eta Mankomunitateak gonbidatu ditu kanpaina honekin eta erakunde-adierazpenarekin bat egin dezaten, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak apirilaren 24an, asteartean, onartu baitzuen (prentsa-oharrari atxiki zaio).

Kirolean oinarritutako kanpaina

Gizarte Ekintza Sailak gai hau agerian jartzera erabaki du; sexu orientazioaren gaia tabua da kirolean, beharbada kasu hauek sufritzen dituzten pertsonak estigmatizatu eta biktima bikoitz bihurtzeko beldurra dagoelako: indarkeriaren eta gizarte bazterkeriaren biktima, alegia.

Kirolariak mindu nahi direnean, dena-delako sexu orientazioa izan arren, oso ohikoa da irain homofoboak erabiltzea. Gizarteko beste edozein alorretan ere gauza bera gertatzen da eta intolerantziaren adibide garbia da. Are gehiago, aniztasun sexualari zor zaion errespetuaren eta orientazio sexual guztien normalizazioaren aurka doa.

Maiatzaren 17aren aurrekariak

Maiatzaren 17a izaten da homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako eguna, izan ere, 1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuen.

Egun horrek helburu bat baino gehiago ditu: batetik, homofobiaren aurkako sentsibilizazioa lortu nahi da eta, bestetik, Nazio Batuen Erakundeak egun hori ofizial egitea. Eskari hau LGTB elkarteek ez ezik, erakunde publiko ugarik ere defendatzen dute.

NBEk urrats garrantzitsua eman du Batzorde Orokorrean zigor kodeetan praktika homosexualak ez zigortzeko proposamena eztabaidatuta, baina bozketaren emaitza ez zen nahikoa izan, %35 izan baitziren horren aldekoak. Azpimarragarria da ordea planteamendua onartzea, ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundia are indar handiagoarekin sartu da bidezko gizarte berdina lortzeko borrokan.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa