Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 15a 13:15
Bizkaiko Foru Aldundiak lehiaketa publikoaren deialdia egitea erabaki du, Maruriko BI-2120 errepidea hobetzeko lanak egiteko. Lanen zenbatekoa 4,9 milioi eurokoa da.
Tartearen luzera 1.140 metrokoa da, eta Maruriko udalerrian dago. Errepidea hobetzeko honako lan hauek egingo dira: gaur egungo bihurguneak arteztu, Maruriko herrigunean –Udaletxearen eta kiroldegiaren parean- saihesbidea egin, eta hiru biribilgune Asteinzan, Ergoienen eta Marurin.