saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

“IRUDIMENA” SORMEN LEHIAKETAREN SARIAK BANATU DITUZTE AZKUE FUNDAZIOAK ETA EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAK

Larunbata, 2012(e)ko Ekainaren 9a 12:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak "Irudimena" sormen grafiko eta idatzizkoa saritzen duen lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur, Bilboko Rekalde Aretoan. Lehiaketa honetako bigarren edizio honetan guztira 99 lan aurkeztu izan dira.

“Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek eskeinitako Creative Commons lizentziapeko hamabi irudien inguruan euren sormena azaltzeko aukera izan dute. Irudi hauek oinarritzat hartuta, bai beste irudi bat edo bai testu bat imajinatu behar zuten, edozein estilo, teknika edo genero erabiliz.

Bi kategoria ezarri ziren atal bakoitzeko: 25 urtetik gorakoentzat eta adin honetatik beherakoentzat. Kategoria bakoitzean hiru sari banatu dira, guztiak teknologiarekin erlazionatutako gailuak: netbook bat kategoria eta modalitate bakoitzean lehenengoa atera denarentzat; e-book gailua edo argazki-kamera bigarren suertatu direnentzat eta hirugarren postuan geratu diren lau lagunentzat Android tablet bat.

Iaz bezala, lehiaketa osoa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interteneko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.

Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izan da.

 

Erantsitako fitxategiak:

Dokumentuak

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
Aldundiaren logotipoa