Hemen zaude:
Osteguna, 2012(e)ko Abuztuaren 2a 14:22
Santimamiñeko kultur multzoa historiaurreko eta geroztiko hainbat aztarnategik osatzen dute. Denek batera Urdaibai inguruko historia islatzen dute, hau da, Bizkaiko alde garrantzitsu baten historia. Honakoek osatzen dute: historiaurreko aztarnak dituzten Santimamiñe, Sagastigorri, Aurtenetxe, Atxondo eta Kobaederra kobek eta Lezikako leize-kobak; guztiak Ereñozar mendiaren hegoaldeko hegalean daude (Kortezubi).
San Mames edo Santimamiñe baselizaren inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan historiako hainbat alditako okupazioak azaleratu dira; erromatarren garaitik hasita (Kristo osteko I. mendea) gaur egunera arte. Hain zuzen ere, baselizaren azpian eta aldirietan hainbat aldi historikotako elementuak aurkitu dira: eraikin hondarrak eta hilobiak. Potentzial honi inguruko bazterren balio ekologiko eta paisajistiko handia gehitu behar zaio. Multzoa artadi kantauriarraren babes bereziko aldean dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren (1983) barruan. Badago funtsezko osagarri bat ere, Basondo eta Oma ibarretako balio etnografiko handia: baserriak, burdinolak, errotak, etab.
Lan-ildo horren barruan azken kanpainan burutzen ari den kanpaina dago, 2011-2012 urtekoak, Juan Carlos López Quintana arkeologoak zuzendu eta Kultura Ondarearen Zerbitzuaren aldetik Mikel Unzuetak koordinatu dituztenak.
Ikerketa horretan azaldu diren lehen emaitzak direla eta, proiektuaren zuzendariak, Juan Carlos López Quintanak ezagutzera eman duenez, 2011-2012 kanpainan aztertzen dabiltzan eremuak argibide garrantzitsuak eman ditu ezagutzera. Madeleine sasoiko azken tartean (orain dela 12.700 eta 12.000 urte lehenago) Santimamiñen bizi zirenen inguruko aurkikuntzak aztertzen dabiltza arkeologoak. Lehenengo ikerketen arabera, bertan bizi ziren era jarraian ia argirik sartzen ez den gune batean. López Quintanak azaldu duenez, “orain arte aurkitu diren aztarnak oso egoera onean daude eta datu garrantzitsuak eman dituzte ezagutzera, besteak beste, luzaroan bizi izandako eremua azaldu da sutondo baten inguruan kokatua, diametro bat duen sutondoa, non, bertoko biztanleek janaria prestatzen zuten”.
Prebisioen arabera, 10.000 aztarna inguruko bilduma artxibatuko da azken ikerketa fase honi dagokionez.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatutako Santimamiñe 2007 proiektua amaitu egin da. Santimamiñeko kobaren multzo ezaguna modu integralean dokumentatu da, eta lan horri esker gizakiek bertan izandako esku-hartzea zehaztu da eta epe labur eta ertainean jarduteko proposamena prestatu da. Horri esker kudeaketa- eta zabalkunde-prozedura egokiena zehaztu ahal izan da; halaber, monumentua zaharberritzeko eta dauzkan narriadurak zuzentzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak programatu ahal izan dira.
Koba jendaurrean erakusteko prozesu luzea 1916an hasi zen, eta horren ondorioz ageriko kalteak sortu ziren koban, orokorrean, eta arte paleolitikoan, bereziki. Egoera hori konpontzeko, eta historiaurreko horma-artean adituek eta labar-arteko esparruetan monumentu-ondarea kudeatzen duten pertsonek dituzten ezagupen osoago eta sentsibilitate berrienak kontuan izanik, ezinbestekoa da Santimamiñeko kobaren kudeaketaz gogoeta egitea eta premia berriei egokitzea. Helburua, betiere, koban gordetzen den ondarea jagotea da.
Santimamiñeko kobak eta, zehazki, labar-pinturen ganberak edo santutegiak duten garrantzia ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiak Santimamiñe 2007 izeneko proiektua abian jarri zuen. Proiektu hori osatzen duen azterlan-multzoarekin diagnostiko-agiria egin da, Santimamiñeko kobaren ondare-potentziala osorik kudeatu ahal izateko, horrela bere dokumentazio eta kontserbazio osoa bermatuko direlakoan. Hala, Santimamiñe 2007 proiektua hiru lan-ardatzi jarraituz planteatu zen:
Kobaren ikerketa zientifikoa: Arkeologia, Artea, Geologia…
Azken batean, kudeaketa-eredu arduratsua lortu nahi da, ondasunaren ikerketa, kontserbazioa eta hedapena bateratuko dituena; helburu nagusia, diagnostiko eta kudeaketako agiria egitea da, monumentu historikoa artatu eta balioztatu ahal izateko. Horretarako, diziplina anitzeko ikuspegi bati jarraituz, zenbait jarduketa-fronte ireki dira. Guztiak bukatuta daude eta emaitzak gutxi barri jarriko dira jendaurrean.
Urte hauetan (2008-2013), lehenago hasitako ikerketa-programak egiten jarraitu da.