saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK JATA-ONDOREKIN BATERA LAN EGITEN DU, URIBEKO LANDA EREMUETAKO BIZIMODUAREN KALITATEA HOBETZEKO

Asteazkena, 2012(e)ko Abuztuaren 15a 10:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Helburuetako batzuk: turismoa, landa eremuen dinamizazioa, enpresa-mintegiak eta hondakinen kudeaketa

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkartearekin batera lan egiten du, Uribe eskualdeko udalerrietako biztanleen bizimoduaren kalitatea hobetzeko. Turismoa sustatzea, landa eremuak dinamizatzea, enpresa-ekimenak erakartzea eta hondakinak kudeatzea dira ekitaldi honetan egingo diren proiektu berrien jardun-arloak. Besteak beste, eskualdeko turismoa sustatu nahi da, mota desberdinetako kanpaina batzuen bidez. Halaber, oinarrizko sistema bat sortu nahi da eskuladeko nekazaritza-ustiategietako negutegi eta siloetako plastikoaren hondakinak eta hondakin fitosanitario eta zoosanitarioak bildu eta kudeatzeko.

Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak jarraituko du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izaten bere proiektuak garatzeko. Foru Erakundeak eskaintzen dituen laguntzen helburua da neurriak ezartzea eta gastuak diruz laguntzea, honako hauetarako:ekonomiarako eta landa biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak, landa eremuko herriak biziberritu eta garatzea, landa eremuko ondarea kontserbatu eta hobetzea, nekaritza arloko azpiegiturak garatu eta hobetzea eta jarduera turistikoa sustatzea. Pertsona fisiko zein juridikoak, publiko zein pribatuak izan daitezke foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun, baldin eta dagokion laguntzaren araubidean ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Laguntzak Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkartean eskatu daitezke.

Jata-Ondoren lehentasuneko jardun-ildoak, laburtuta, hauek dira:

  • Baliabide ekonomikoen garapena nekazaritza arloan, sektore horretako ekoizpenean, eraldaketan eta merkaturatzean.
  • Ekipamendu sozialak sortzea eta daudenak hobetzea.
  • Mendiko herri eta komunitateetako ondare historiko ,kulturak eta naturala babestea.
  • Landa turismoa eta artisautza sustatzea landa eremuan sustatu beharreko jarduera izan dadin eta landa eremuko ekonomia bultzatzeko.
  • Infomazio eta komunikazio teknologiak dinamizatzea eta landa eremuan eta alde behartsuetan dagoen arrakala digitala desagerrarazteko formula berriak aurkitzea.
  • Eskualdea garatzeko bestelako neurri osagarriak.
 
 
Aldundiaren logotipoa