saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETAREN LEHEN EDIZIOA

Astelehena, 2011(e)ko Apirilaren 18a 19:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Lehiaketa honen bidez, euskararen erabilera sustatzeaz gain, euskal ilustratzaileen tradizioa berreskuratu nahi da; erakusketaren moduan, erakunde publiko eta pribatuen lankidetzaren emaitza da lehiaketa hau.

Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kulturako diputatuak eta Iñaki Mendizabal kazetari eta Ortzadar astekariaren arduradunak Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren lehen edizioa aurkeztuko dute bihar, apirilak 19, 11:30ean, Foru Liburutegiko areto nagusian (Diputazio kalea, 7).

Lehiaketaren lanak euskara hutsean egin beharko dira. Foru Liburutegian aurkeztu berri den eta ekainera arte iraungo duen “Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX): odisea grafikoa/Ilustradores en Bizkaia (XVI-XX): una odisea gráfica” erakusketaren ekimenen barruan egiten da lehiaketa honetarako deialdia.

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren bidez, euskararen presentzia areagotu nahi da arlo horretan; baina, horrez gain, egunotan Foru Liburutegian erakusgai dagoen Bizkaiko eta Euskadiko marrazkigile onenen tradizioa —XVI. mendean hasi eta berriki hil den Juan Carlos Eguillor artistaren lanetara heltzen dena— berreskuratu nahi da.

 
 
Aldundiaren logotipoa