saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

EUNATE AGIRRE IZANGO DA GAZTEBIZZ EGITARAUAREN PROTAGONISTA OSTEGUN HONETAN

Osteguna, 2011(e)ko Abenduaren 22a 16:45

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bodyboard-eko munduko txapelduna Rekalde Aretora dator, Bizkaiko Foru Aldundiaren gazteria egitarauaren edizio berri batera.

Joandako azaroan, Bilboko kirolari honek bodyboard kiroleko munduko txapelketako rankingeko lehen postua lortu zuen.  Azken asteotan hainbat sari jaso izan ditu lortutako garaipenaren aitorpen gisa. Sari horien artean oso esanguratsua izan zen Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiaren eskuetatik jaso zuen makila emateko ekitaldia. Ahaldun Nagusiak adierazi zuen “Eunate Agirrek mundu guztian, han-hemenka, egindako txapelketetan parte hartu izanak Bizkaia eta Bizkaian bizi direnak ezagutarazten lagundu duela eta Bizkaiko Lurralde Historikoa bodyboard kirolaren –bi milioi jarraitzaile baino gehiago dituen kirola – munduko mapan jarri duela.

Eunate Agirrek bodyboardeko mundu mailako txapelketako txapeldunaren saria irabazi zuen Azoreak Uharteetan jokatu zen lehia nagusian, Brasilgo Sousa aurkaria garaitu ondoren. Sariaren ospakizunetan ikurrina aireratu zuen. 

Gaur –abenduak 22, osteguna– iluntzeko 19:00etatik aurrera, Eunate Agirre Rekalde Aretoan izango da, surfeko azken txapelketan bizi izan duen esperientziaren berri emateko. Gainera, jarraitzaileek egindako galdera guztiak erantzuten ahaleginduko da, Rekalde Aretora hurbiltzen direnek egindakoak nahiz Gaztebizz web gunearen bidez egiten zaizkionak.

 
 
Aldundiaren logotipoa