saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

FORU LIBURUTEGIAK BERE IKASTEKO GELA PRESTATZEN DIHARDU

Astelehena, 2012(e)ko Urtarrilaren 2a 12:40

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Eraikineko 0 solairuan dago kokatuta eta ehun bat ikaslerentzako tokia du. Urtarrilaren 9an irekiko ditu ateak

Foru Liburutegiak datorren urtarrilaren 9an irekiko ditu bere ikasteko gelaren ateak eta hil bereko 27ra arte edukiko ditu zabalik. Foru eraikineko 0 solairuan dago kokatuta eta 98 plazarako tokia du. Ia egun osoan egongo da irekita, etenik gabe, 08:30etik 22:00ra bitartean, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 22:00etara, larunbat eta igandeetan.

Zalantzarik gabe, Foru Liburutegiko ikasteko gela urtero sasoi honetan –urtarrilean– gehien erabili ohi den zerbitzua izaten da, azterketa-garaiaren atarian egonik.  Hori dela eta, Aldundiak mezu bat bidaliko die posta elektronikoaren bidez Bizkaian matrikulatuta dauden ikasle guztiei eta eskutitz bat ikasle-kontseiluei eta ikastetxeetako zuzendaritzei, ikasleen artean zabal dezaten. Bestetik, azken horiei azterketa-garaian telebista-pantailetan ikasteko gelaren ordutegiaren berri eman dezaten ere eskatuko die.

 
 
Aldundiaren logotipoa