Modalitate bakoitzean (argazkiak, pintura, arte digitala eta kontu laburrak) hiru kategoria egongo dira: haurrak, gazteak eta helduak. Obrak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.
Osteguna, 2009(e)ko Apirilaren 16a
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak “Geure ingurumena, geure etorkizuna, geure eskubidea” lehiaketaren edizio berri baterako deialdia egin du, Eroski Fundazioaren eta El Correo egunkariaren laguntzarekin. Parte hartzen dutenek ingurumenarekin, orokorrean, zerikusia duten argazkiak, margolanak, kontu laburrak eta arte digitaleko lanak egingo dituzte.
Lehiaketaren helburu nagusia da herritarrak kontzientziatzea arte eta literatur tekniken bitartez. Parte-hartzaileek ingurumenari buruzko euren ikuspuntua adierazten dute, eta, hala, administrazioari helarazten diote gai honen inguruko euren ekarpen eta kritikak.
Modalitate bakoitzaren barruan, 3 kategoria egongo dira: haurrak (12 urtera arte), gazteak (13 urtetik 17 urtera) eta helduak (18 urtetik gora). Ingurumena babestea gizartea osatzen duten pertsona guztien erantzukizuna denez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak urterik urte ahalegin handia egiten du ingurumen arloko sentsibilizazio eta hezkuntzako programak egiteko, garapen iraunkorra eta gure ingurunearekin bat egiten duen bizimodua ahalbidetzen dituzten bizi-estilo eta jokabide berriak sustatzearren.
2008-2009 ikasturte honetan, foru erakunde honen IRAUNKORTASUNERAKO HEZKUNTZAKO PROGRAMAk jarduera-eskaintza zabala izango du; jarduera horiek zazpi ekimen zehatz hauetan biltzen dira: iraunkortasunerako hezkuntzako gela ibiltaria, “Kli! Kla! Birzikla!” eskola-lehiaketa, Plentziako Ontziren Gela (ingurumen-gela), Plentziako Ingurumen Gelaren udako programazioa, “Garbibidea” ingurumen-pasaportea, Bizkaia Maitea aldizkaria eta Geure Ingurumena lehiaketa.
Azken lehiaketa honetarako lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 5era arte. Obrak helbide honetara bidali behar dira: Bizkaia Maitea- “Geure ingurumena, geure etorkizuna, geure eskubidea” lehiaketa, Errekalde zumarkalea 30, 4. solairua, 48009 Bilbo.
Lan bakoitza “pakete” batean aurkeztuko da. Paketearen kanpoaldean izenburua, modalitatea eta kategoria idatziko dira. Paketearen barruan gutunazal itxi bat ere sartuko da. Gutunazal horretan egilearen datuak agertu behar dira. Norbaitek lan bat baino gehiago aurkezten badu edota modalitate ezberdinetan parte hartu nahi badu, lehiaketarako obra guztietan aurkezpen-irizpide horiek bete beharko ditu.
Talde edo ikastetxe bateko kide gisa parte hartzen dutenek talde edo ikastetxe horren izena gehitu beharko du.
Honako sari hauek emango dira:
Horrez gain, sari bereziak emango dira, ikastetxeen parte-hartzea sustatzeko: ordenagailu eramangarriak, argazki-kamerak…
Ingurumen hezkuntza, hondartzak, zarata, garapen iraunkorra...
Informazioaren arloko profesionala bazara, erregistratuz gero hau egin ahal izango duzu: