Hemen zaude:
Bizkaiko kostaldeko hondartzen ardura eta erantzukizuna dugun erakundeak lanean ari gara kudeaketa integratuko sistema ezartzeko eta garatzeko, hau da, ISO 9001 eta ingurumeneko kalitate sistemetarako ISO 14001 nazioarteko arauekin bat kalitatea kudeatzeko sistemetarako ziurtagirira iristeko aukera emango diguna.
Kudeatzeko sistema honen ezarpenaren xedea gure hondartzek eratzen duten natura inguruaren erabilera begirunetsuagoa da eta, aldi berean, erabiltzaile guztiei hondartza horietan kalitate hobea eskaintzea.
Hondartza hauek lortu dituzte ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak: La Arena (Muskiz y Zierbana), Bakio, Laida y Laga (Ibarrangelu), Karraspio (Mendexa) Arrietara - Atxabiribil (Sopelana), Ogella (Ispaster), Isuntza (Lekeitio), Arrigorri (Ondarroa), Plentzia, Ereaga (Getxo), Arrigunaga (Getxo) eta Aritzatxu(Bermeo).
Bizkaiko hondartzen kudeaketa sistema integratuaren abiaburu nagusiak ingurumen eta kalitate politikak dira eta horietan esku hartzen duten erakundeek bete behar dituzten beharkizun eta konpromisoak azaltzen dira.
Aztertu agiria: Ingurumen Kalitatearen Inguruko Politika Integratua (78 KB)
BI-1444-05 EDO BIZKAIKO HONDARTZEN KUDEAKETA INTEGRATUKO SISTEMAREN BATZORDEKO KIDEA -2005.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACION FORAL DE BIZKAIA
Gran Vía, 25
48009 - BILBAO (Bizkaia)
Eskubide guztiak daude erreserbatuta. Dokumentazio hau, ez osorik eta ez zatika, ezin da kopiatu edo transmititu inolako prozedura elektronikoak edo mekanikoak erabiliz, eta debeku horren barruan sartzen dira fotokopiak, grabazio magnetikoak eta informazioa biltegiratzeko edo lehengoratzeko sistema guztiak, baldin eta horretarako ez badago BIZKAIKO HONDARTZEN KUDEAKETA INTEGRATUKO SISTEMAREN BATZORDEAREN idatzizko baimenik.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia