saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

LAGUNTZA, Erregistro eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoa (tel.94 406 7777)

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak, ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz, abian jarri du bulego hau, zeinen xedea ondokoa baita: hiritarrek Administrazioarekiko harremanetan izan ditzaketen informazio-eskakizunei jaramon egitea, eraginkortasun eta kalitate irizpideak oinarri hartuz.

Ematen dituen zerbitzuak:

  • Herri-administrazioetara bidalitako idazkien eta eskabideen erregistroa.
  • Jatorrizko agiriak egiaztatzen ditu, kopia edo jatorrizkoa Herri-administrazioetan izapidetzen ari den espediente bati atxiki behar zaionean.
  • Aldundiaren zerbitzuen inguruko erreklamazioak eta iradokizunak jasotzen ditu.
  • Foru sailei eta haiei atxikitako erakundeei buruzko informazio orokorra ematen du, bai eta haien eskumenei eta izapideei buruzkoa ere.
  • Inprimaki eta eskaera-orri batzuk ematen ditu, eta betetzen laguntzen du.
  • Ziurtagiri batzuk ematen ditu.

Tokia:

Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).

Laguntza, Erregistro Bulegoa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoaren topaketa mapa
  • Sarbidea: Moyuako metroa, Aldundirako irteera.
  • Telefonogunea: 94 406 80 00.
  • Erregistro eta Herritarrenganako Laguntza bideratzeko Bulegoa: 94 406 77 77. Bulego honek ez dihardu telefonogune-lanetan, eta, ondorioz, ez du telefono-deirik pasatzen.
  • Kontsultak, kexak, iradokizunak eta komunikazioak.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera, 8:30 - 13:30, eta 16:00 - 17:30.
  • Ostiralean, 8:30 - 13:30.
  • Bulegoa ekainaren 3tik urriaren 1era arte arratsaldez itxita egongo da.
 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa