Hemen zaude:
Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adina edo ezintasuna dela eta oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaiena.
Prestazio pertsonal eta transferiezina da; jangaietarako ematen da eta ezin da ez bahitu ez atxiki ez betebeharren berme gisa eman.
Bi daude: zahartasunekoa eta ezintasunekoa.
Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioaren onuradun izateko betekizun hauek bete behar dira:
Eskatzailea bizi den udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Prestazioa Bizkaiko Foru Aldundiak ematen edo ukatzen du, betekizunak betetzen diren kontuan hartuz.
Gizarte Ongizate Fondoak zahartasunagatik edo ezintasunagatik ematen duen pentsioa ezarritako betekizunak betetzen diren artean jasotzen da.
| Hileko pentsioaren zenbateko osoa; 14 ordainketa urtean | Laguntza osagarriaren hileko zenbatekoa; 14 ordainketa urtean | Hileko zenbatekoa guztira; 14 ordainketa urteanPentsioa + Laguntza |
|---|---|---|
| 149,86 | 143,43 | 293,29 |
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia