Hemen zaude:
Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia aldizkako laguntza ekonomikoa da; oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzea du helburua.
Aurrekoa aplikatzeko, honako kontzeptu hauek zehaztu behar dira:
Elkarbizitzako unitate lokabea osatzen duten pertsonei ematen zaie.
Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren titularrak izateko, eskabidea egiten denean 18 urte baino gehiago izan eta gizartean baztertuta geratzeko egoeran egoteaz gainera, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:
Adin-nagusitasunera helduta, haur eta nerabeak lagundu eta babesteko zerbitzueran BFA dagoeneko laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak.
Eskabidea aurkeztu aurreko 18 hilabeteetan (gehienez) haur eta nerabeak lagundu Bizkaiko Foru Aldundiako babesteko zerbitzuetan laguntzarik jaso ez duten pertsonak, adin-nagusitasunera heltzeagatik eta sei hilabete lehenagotik han egon eta gero. Kasu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta eta benetan bizi izandako denbora 6 hilabete izango dira.
Diru-sarrerak edo errendimenduak eta ondarea zehazteko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko III. kapituluko 1., 2. eta 3. ataletan ezarritakoari jarraituko zaio.
Edozelan ere, foru dekretu honetan araupetutako laguntzek horretarako ezarritako aurrekontuko zuzkidurak izango dituzte muga; ondorioz, ez da nahikoa izango eskatzaileak kapitulu bakoitzean ezarritako baldintza eta beharkizunak bete behar izatea, horrez gainera beharrezkoa izango baita eskabideari aurrekontuko zuzkidura kontuan hartuz erantzun ahal izatea.
Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko eskubidea onartu ahal izateko, beharrezkoa da aurretik eskatzailearekin laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat ezarri izana, pertsona horren gizarte eta lan inklusioa errazteko.
Laguntzeko /esku-hartzeko plan indibidualak derrigor jasoko dituen ekintzak, laguntza arautzen duen Dekretuko 4. ataletan ezarritakoari jarraituko zaio.
Eskabideak [PDF, 232KB], eskatzaileek beraiek edo haien legezko ordezkariek aurkeztuko dituzte, erroldatuta dauden udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuetan.
Udalak, behin espedientea osatuz gero, Gizarte Ekintza Sailaren erregistroan aurkeztuko ditu eskaera, proposamena [PDF, 32KB], eta justifikazio dokumentazioa, oinarrizko gizarte zerbitzuaren txostenarekin eta laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualarekin batera
Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuak erabakiko du prestazioa eman edo ukatzea, prestaziorako eskubidea izateko baldintzak betetzen dituzten edo ez egiaztatu ondoren.
Prestazioa 12 hilabeteko eperako emango da, edo 12 hilabete baino gutxiago falta badira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko eskatzen diren erroldatze-aldia eta benetako egoitza betetzeko, epe horretarako. Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia berritu ahal izango da 6 hilabeteko epe jarraitu edo ez jarraituetarako gehienez 30 hilabete arte, baldin eta eskatzailea erroldatuta eta benetan bizi den udalerriko udalaren proposamena edo (hala denean) Gizarte Ekintza Sailean emantzipaziorako egoitza-zerbitzuen ardura duen unitatearena aldekoak badira, eta betiere pertsona horiek eskatzen diren baldintzez gainera laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualaren esparruan hartutako konpromisoak betetzen badituzte.
Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren gehieneko zenbatekoa, Bizkaian, Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentarako aurrez ikusitako zenbatekoaren % 50 izango da (zenbateko hori Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 20.1b) artikuluan zehazten da). Edozelan ere, bizikidetza-unitatearen tamaina aintzat hartuko da.
| El-Uni Kideak | Gehi. zen. hilean |
|---|---|
| pertsona 1 | 329,25 € |
| 2 pertsona | 422,79 € |
| 3 pertsona edo gehiago | 467,69 € |
Bizikidetzako unitate ekonomiko independente bakoitzari eman ahal zaion hilekoaren zenbatekoa osorik emango zaio, baldin eta unitate ekonomiko horrek ez badauka inolako diru-sarrerarik. Hori horrela ez bada, kopuru horretatik hark dituen hileko baliabideak kenduko dira, Sarrerak Bermatzeko Errentaren arautegian xedatutakoaren arabera.
| Elkarbizitza-unitateko kideen kopurua | Elkarbizitza-unitatearen hileko gehieneko sarrerak | Elkarbizitza-unitatearen urteko gehieneko ondarea |
|---|---|---|
| 1 | 329,25 € | 1.975,50 € |
| 2 | 422,79 € | 2.536,74 € |
| 3 | 467,69 € | 2.806,14 € |
Abisua
Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia