saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Minusbalioa Aintzatestea

Informazioa

Gurpil-aulkiak, gida-txakurra, eta lasterkaria hanka moztuta.

Minusbalioa baloratzeko bi alderdi hartu behar dira kontuan:

  1. pertsonaren ezgaitasuna
  2. beharrezkoa denean, gizarteratzea eragozten duten gizarte faktoreak: familia giroa eta lan egoera, hezkuntza eta kultura.

Minusbalioetan bi gradu bereizten dira, larritasunaren arabera.

Gradua ezartzeko irizpide tekniko bateratuak hartzen dira kontuan; irizpideok arauetan ezarritako baremoetan islatzen dira.

Minusbalio portzentaje bidez adierazten da.

Minusbalio gradua zehazteko, ezgaitasun portzentajeari gizarte faktoreei baremoen arabera dagokien puntuazioa gehitzen zaio, beharrezkoa denean; puntuazio hori 15 izango da gehienez.

Gizarte faktoreen baremoa aplikatzeko, ezgaitasun portzentajea %25 izan behar da gutxienez.

Kalifikazio honek ez du zerikusirik beste organismo batzuek euren eskumen publikoak baliaraziz egiten dituzten balorazio teknikoekin.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 148. eta 186. artikuluetan ezarritako minusbalio kasu bereziak ebaluatzeko, hau da, minusbaliodunak bizitzako oinarri-oinarriko zereginetarako bestek laguntzea behar duela eta osagarria behar duen zehazteko, eta minusbaliodunentzako gizarte prestazioen eta laguntza ekonomikoen sistema berezia araupetu duen otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretuko 25. artikuluan ezarritako kasuak ebaluatzeko, hots, mugikortasunerako eta garraio-gastuetarako sorospena jaso daitekeen zehazteko, jarraian azalduko dena egiten da:

  1. Eguneroko zereginetan besteren laguntza behar duenez zehazteko Errege Dekretuko 2. eranskineko baremoa aplikatzen da.
    Baremoan 15 puntu izanez gero, besteren laguntza behar duela ulertzen da.
  2. Talde garraioak erabiltzeko eragozpenik duenez zehazteko Errege Dekretuko 3. eranskineko baremoa aplikatzen da.
    Minusbaliodunak horretarako eragozpenak dituela ulertuko da baremoan azaldutako egoeretako batean dagoenean edo, ez egon arren, gainerako idatz-zatietan azaldutako egoeretako batean egoteagatik 7 puntu edo gehiago ematen zaizkionean.

Eskaerak

Eskabideak dekretu honetako 1. eranskineko ereduaren arabera egin behar dira eta Gizarte Ekintza Saileko Erregistro Orokorrean (Nicolás Alcorta, 4) aurkeztu behar dira, bertara joanda edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritako prozeduretako baten bitartez.

Legezko arauketa

290/2004 ERREGE DEKRETUA, otsailaren 20koa, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioarena, lantokiak araupetu dituena (EAO, 45. zk., 2004ko otsailaren 21ekoa).

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa