saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Kotizazio gabeko pentsioa

Informazioa

Itsuentzako agiria, euro billeteak, eskua ikurren bidez komunikatzen

Onuradunek errenta ekonomikoa ez ezik laguntza mediko-farmazeutikoa eta gizarte zerbitzuak ere jasotzen

KOTIZAZIO GABEKO ELBARRITASUN-PENTSIOAK.

Definizioa

Aldian aldiko prestazio ekonomikoa, gradu jakin bateko minusbalioa jasateaz gainera nahikoa errenta edo sarrera ez izatearen zioz aintzatesten dena.

Onuradunak

Akats fisiko edo psikikoak, seguruenik betiko izango direnak, kongenitoak zein bestelakoak, izateagatik ahalbide fisiko edo psikikoak urrituta dituzten pertsonak.

Onuradunen betekizunak
  1. 18 urte baino gehiago izatea, baina 65 bete gabe.
  2. Espainiako lurraldean izatea legezko egoitza eta egoitzak gutxienez 5 urte izatea jada, eta haietako 2 gainera eskabidea egin aurrekoak izatea.
  3. %65 edo gehiagoko minusbalioak jota egotea.
  4. Nahikoa errenta edo diru sarrerarik ez izatea.
Nahikoa errenta edo diru sarrerarik ez izatea

Eskatzaileak nahikoa errenta edo diru-sarrerarik ez duela ulertuko da beraren urteko diru-sarrerak guztira pentsioaren urteko kopurua baino gutxiago badira (2005. urtean 4.043,06).

Baldin eta eskatzailea inorekin bizi bada, nahikoa errenta edo diru-sarrerarik ez duela ulertuko da ekonomi batasuneko kide guztien errenta edo diru-sarrera guztiek orotara ondoko erregelaren arabera ezarritako kopurua gainditzen ez dutenean:

L = C + [ 0,7 x C x (m-1)]

  • L = baliabideen gehieneko kopurua
  • C = pentsioaren urteko zenbatekoa
  • m = elkarrekin bizi direnen kopurua

Adibidez, 2005. urtean 5 laguneko ekonomi batasunen gehieneko kopurua jarraikoa izango da:

L = 4.043,06 + [0,7 x 4.043,06 x 4] = 15.363,63 euro

Ekonomi batasuntzat joko da onuradunak berarekin ezkontzaz edo 2. gradura arteko ahaidetasunez (ama, aita, aitona-amonak, alabak, semeak, ilobak, anaiak, nebak, ahizpak edo arrebak) lotuta dauden pertsonekin, onuradun zein ez, eraturiko elkarbizitza-batasuna.

Baldin eta ekonomi batasunean elkarrekin bizi direnak eskatzailea eta beraren aurrekoak edo lehenengo graduko ondorengoak badira, umeordeak ere tartean direla, baliabideen gehieneko kopurua hauxe izango da:

L = [C + ( 0,7 x C x (m-1)] x 2,5

Hau da, aurreko adibidearen ildotik:

L = [4.043,06 + ( 0,7 x 4.043,06 x 4)] x 2,5 = 38.409,07 euro

Zenbatekoa
  1. Elkarbizitzako ekonomi batasunean ez dagoen onuraduna:
    • Pentsioaren zenbatekoa urtero-urtero finkatzen da Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean, eta urtean zehar 12 ordainketa ohiko eta ekaineko eta azaroko apartekoak egiten dira (288,79 euro hilean 2005. urtean, edo 4.043,06 euro urtean, lehen esan bezala).
    • Onuradunak bere errenta edo diru sarrerak dituenean, zenbateko horri haren diru kopurua kenduko zaio, urteko konputua egin ondoren.
    • Aurreko murrizpena gorabehera, zenbatesten den pentsioaren kopurua indarreko Aurrekontuei buruzko Legean ezarritako zenbatekoaren %25ekoa izango da gutxienez (1.010,76 euro).
  2. Elkarbizitzako ekonomi batasunean dagoen onuraduna:

    • Aurreko 3 puntuetan esanaz gainera, kontuan izango da ezen, ekonomi batasuneko kideek urtean jasotzen dituzten errenta eta diru-sarrerei zergapeko pentsioa gehituz (behar denean, onuradunaren errenta edo diru sarrerak kenduta) ezarritako gehieneko baliabide kopurua gainditzen bada, pentsioa are gehiago murriztuko dela, muga hori ez gainditzeko.
    • Ekonomi batasun batean pentsioa jasotzen duen onuradun bat baino gehiago dagoenean, pentsio bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, pentsioaren berezko zenbatekoari %70 gehituko zaio batasunean dagoen onuradun bakoitzeko (bat salbu utzita, eta horrela sortzen den kopurua zati onuradunen kopurua egingo da.

    Hau da:


    C + [0,7 x C x (n-1)]
    Cn = -----------------------------
    n

    Cn = Pentsio bakoitzaren zenbatekoa.


    C = pentsioaren urteko zenbatekoa


    n = pentsioa jasotzen duten onuradunen kopurua



    Adibidea: Ekonomi batasunean 3 onuradun egonez gero, 2005. urteko pentsioen arabera banako zenbatekoa hauxe litzateke:

    4.043,06 + (0,7 x 4.043,06 x 2)
    Cn = -------------------------------------------- = 3.234,44 euro
    3

Banako zenbatekoei ere aurreko 2. idatz-zatiko lehen puntuan ageri dena aplikatzen zaie.

Gainontzekoaren ziozko osakina

Elbarritasunaren zioz kotizazio gabeko pentsioa jasotzeko betekizunak betetzen dituztela, %75 edo gehiagoko minusbalioak edo gaixotasun kronikoaki jota dauden eta bizitzako oinarri-oinarrizko gauzak egiteko (jantzi, ibili, jan eta abar) besteren laguntza behar duten pertsonek pentsio horretaz gainera haren %50eko osakina jasotzeko eskubide dute, pentsioa jasotzeko aipatu baldintzak betetzen badituzte eta haren mugak errespetatzen direla.

Jarraiko agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

  1. Emango zaien inprimaki normalizatua, behar bezala beteta.
  2. Famili batasuneko kide guztien NANen fotokopiak.
  3. Interesatuaren adierazpena etxeko beste pertsonekiko elkarbizitzari buruz.
  4. Nahikoa baliabide ez duela frogatzen duen agiria; hain zuzen ere, interesatuak bere errenta eta diru sarrerei buruzko aitorpena egin behar du, eta beharrezkoa denean baita ekonomi batasuneko kide guztienei buruzkoa ere.
Onuradunen betebeharrak

Onuradunen elkarbizitza-egoera, egoera zibila, egoitza, elkarbizitzaren zioz konputatu ahal diren baliabideen kopurua edo pentsioan eragina izan lezakeen beste zerbait aldatuz gero, gertatu eta 30 egun igaro baino lehen horren berri eman behar dute.

Urteko lehen hiruhilekoan aurreko urtean ekonomi batasunak izandako diru sarreren aitorpena aurkeztu behar dute.

Bateraezintasunak

Pentsio hauek bateraezinak dira Gizarte Ongizateko Funtseko (GOF) pentsioekin eta Minusbaliodunak Gizarteratzeari buruzko Legean (MIGILE) ezarritako gutxieneko diru sarrerak bermatzeko sorospenekin eta gainontzekoaren ziozko laguntzekin, bai eta seme edo alaba minusbalioduna izatearen ziozko famili babeseko kopuruarekin ere.

ERRETIROKO KOTIZAZIO GABEKO PENTSIOA

65 urtetik gorakoentzako prestazioa izan arren, Ezgaituen Zerbitzuak kudeatzen du.

Onuradunen betekizunak
  • 65 urte eginda izatea.
  • Espainiako lurraldean izatea legezko egoitza eta 16 urte zituenetik gutxienez 10 urtean hala egon izana eta haietako 2, gainera, jarraikoak edo eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.
  • Ez errentarik ez diru sarrerarik ez izatea.
Ezaugarriak

Errenta edo sarrerarik ez izateari dagokionez, pentsioaren zenbatekoa (mugekin) eta aurkeztu beharreko agiriak elbarritasuneko kotizazio gabeko pentsiorako ezarritakoak eurak dira.

Eskaerak

Eskabideak Gizarte Ekintza Sailak emandako inprimaki ofizialean egin behar dira eta Gizarte Ekintza Sailak Bilbon (Nicolás Alkorta kalea, 4, Zabalburu) dituen bulegoetan aurkeztu behar dira, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan ezarritako moduetako batez baliatuz.

Legezko arauketa

26/1990 LEGEA, abenduaren 20koa, Gizarte Segurantzan kotizazio gabeko prestazioak ezarri dituena (EAO, 306. zk., 1990eko abenduaren 22koa).

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa