saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaitik Bizkaira

Informazioa

 

Inskribapena

 
Izena emateko formularioarekin lotzeko irudia
 
 

Sarrera

Bilbo, 2009ko maiatzaren 5ean

Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza Nagusiak “Bizkaitik Bizkaira” kanpainari ekin dio. Kanpaina hori, 2009-2010 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleentzat da- Honako hau da helburua: Bizkaiko Lurralde Historikoko ondare artistikoa, kulturala, naturala eta historikoa ezagutzea eta, aldi berean,  funtsezko balioak diren elkarbizitza eta talde lana sustatzea.

Kanpaina horren barruan egun bateko bidaiak egiten dira, gidari-laguntzaile batekin, Bizkaiko hainbat eskualde ezagutzeko. Bidai horietan museoak eta leku interesgarriak bisitatuko dira eta ikastetxeek eta ikasleek ez dute ezer ordaindu behar.

Kanpaina honetan parte hartzeko, proposatzen dizuegu eskabidea egitea.  Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren web orriaren bidez.

Jarraian, eranskin batean, adierazten da nola bete behar den eskabidea, zeintzuk diren bete beharreko baldintzak eta nolakoak diren edizio honetako ibilbideak.

Deialdi hau zuen interesekoa izango delakoan eta ondo joan dadin zuen laguntza izango dugulakoan, adeitasunez agurtzen zaituztet,

Gazteriako Zuzendari Nagusia

Maitane Leizaola Zulueta

 
 

Atalak

 
 

Dokumentuak


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaitik Bizkaira

Ikastetxeei zuzenduta (DBH 3. eta 4. /14-16 urte).

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Aldundiaren logotipoa