Oharrak
-
BILBAO-LOIU-Lauroeta-DERIO A2153 LINEAREN ALDAKETA
-
Maiatzaren 18tik aurrera Bilbora sarbide berriak martxan jartzearen ondorioz Zunzunegi aldean zirkulatzeko aldaketak izango direnez geor, A2153 lineak aldatuko du egun Zunzunegin duen terminala Elkano 5era. Era berean, Loiu eta Derio arteko demandari erantzuna emateko, lineak luzatu egingo du ibilbidea Derioko erdiguneraino.
-
TARIFAK ALDATU DIRA BIZKAIBUS ZERBITZUAN
-
2013ko maiatzaren 7ko 2375/2013 Foru Aginduaren bitartez, Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak BIZKAIBUS zerbitzuei dagozkien tarifa berriak onartu ditu.
-
GERALEKUEN ALDAKETAK TERMIBUSEN
-
Laster, Bilbora San Mamesetik sartzeko bide berriak zerbitzuan jarriko dira; ondorioz, zirkulazio-noranzkoak aldatuko dira inguruko kaleetan eta Termibusen bertan. Hori dela eta, beharrezkoa da inguru horretan dauden amaierako geltoki batzuk aldatzea.
-
A3216 BILBAO - Artxanda LINEAREN IBILBIDEA ALDATZEA
-
Lineraren denbora hobetzeko eta Bilbon ibilbideak eta geldialdiak bateratzeko, linearen ibilbidea aldatu egingo da, maiatzaren 13tik aurrera: Elkano kaleko 5. zenbakian barik, Museo plazakoan geldituko da, zeinean beste linea batzuk ere geratzen baitira.
-
ALDAKETA A3932 GALDAKAO-METRO BASAURI LINEAREN GAUEKO ORDUTEGIAN
-
Metroaren Ariz (Basauri) geltokiarekiko lotura hobetzeko, maiatzaren 10etik aurrera, aldaketa bat egingo da gaueko irteeren ordutegietan.
-
ALDAKETAK PLENTZIAKO GERALEKUKO AUTOBUSEN ZERBITZUAN
-
Metro Bilbaoren ordutegiaren aldaketa dela eta -apirilaren 29tik maiatzaren 13ra arte-, baliteke Plentziako geralekuan egiten den metro-autobus zerbitzuen konbinazioan ere itxaron-denborak aldatzea. Edozelan ere, lehen eta azken zerbitzuen konbinazioa bermatuta geratuko da.
-
ALDAKETA A3499 PLENTZIA - GORLIZ LINEAN
-
Linea horren ordutegiak metroaren ordutegi berriekin koordinatzeko eta linearen bidaia-denborak hobetzeko, 2013ko urtarrilaren 10etik aurrera, aldatu egingo da linearen ordutegia eta zerbitzu zuzen bat jarriko da (linearen barruan) Gorliz eta Plentziako geltokiaren artean. Zerbitzu hori, :55ean irtengo da Plentziako geltokitik, eta :35ean Gorlizetik.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.