saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Eskola Kirola

Informazioa

Hauxe da informaziorako gunea Bizkaiko Eskola Kirolari dagokionez:

Nola eman izena, gai honi buruzko arautegia, argazkiak, etab.

ZER DA ESKOLA KIROLA?

Eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretua, eskola kirolari buruzkoa.

 

Dekretuko definizio hori garatu eta geure egiten dugu, Eskola Kirolaren Atalak dituen xedearen eta ikuspegiaren bitartez. Hori guztia Euskalit erakundearekin (Bikaintasunerako Euskal Erakundea  - Fundación Vasca para la Excelencia), erakundeen bikaintasun-kudeaketari buruz egiten dugun prestakuntzari eske.

 
XEDEA:

Eskola Kirolaren Atalaren xedea hau da: kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola-umeentzat, kirol ohitura sortzeko, eskola-umeei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.

Federazio, udal eta erakunde publiko edo pribatuen laguntza daukagu kirol eskaintza integratzaile bat egiteko. Eskaintza horrek genero-berdintasunarekiko begirunea zaintzen du eta gure intereseko talde guztien gogobetetzea bilatzen du.

Eskaintza horren bidez, agintaldiaren hasieran definitutako helburu orokorra zehaztu eta garatu dugu:

Bizkaiko eskola-umeen artean kirola egiteko ohitura sortzeko beharrezko kirol baliabideak eta egitarauak eskaintzea.

 
IKUSPEGIA:

Erreferente izan nahi dugu Estatuan:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola kirolaren eskaintzaren kalitateari dagokionez.
  • Eskola kirolean parte hartzen duten erakunde eta pertsona guztiei eskainitako banakako laguntzari dagokionez.
  • Kirola hezteko eta balioak helarazteko bide gisa erabiltzeari dagokionez.
  • Eskola kirolaren administrazio kudeaketari dagokionez.

2011-2012 DENBORALDIKO MUGARRIAK

ESKOLA KIROLA PROGRAMA

Bizkaiko Foru Aldundiak eskolaumeentzat antolatzen dituen kirol-jarduera guztiak sartzen dira Eskola Kirola programaren barruan, eta honela sailkatzen dira: lehiaketa jarduerak, hastapeneko jarduerak, aisialdiko jarduerak eta teknifikazio jarduerak

  1. Lehiaketa jarduerak kirol lehiaketan oinarritutako programak dira; batzuen helburua errendimendua da, eta, beste batzuena, berriz, neska-mutilek kirola egiten jarrai dezaten. Guztira, berrogeita hamar (50) izan dira, benjamin, kimu, haur, kadete eta gazteen kategorietan, eta 37.600 parte-hartzaile inguru (aurreko denboraldian baino 1.500 gehiago).
  2. Hastapen jarduerak hainbat kirol mota irakasteko jarduerak dira, eta kirol horietan parte hartu nahi duten eskola-umeentzat izaten dira.
  3. Aisialdiko jardueretan, berriz, kirol jarduera bat egiten da, baina lehiatu gabe.  Hastapen jardueretan eta aisialdiko jardueretan, guztira 10.000 eskolaumek hartu dute parte.
  4. Teknifikazio jarduerak: entrenamendu-saio batzuk dira, kirol jakin batean beren gaitasuna dela-eta aukeratutako eskolaume batzuk hobetu daitezen. 
HITZARMENAK

Eskola Kirola programaren jarduera guztiak egin ahal izateko, 37 hitzarmen sinatu ziren lurraldeko kirol federazioekin, eta, guztira, milioi bat eta ehun mila euro baino gehiago bideratu ziren.

DIRU-LAGUNTZAK

609.000 euro baino gehiago banatu dira 455 erakunderen artean (246 klub eta 209 ikastetxe edo guraso elkarte).

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Aurten hau izan da sentsibilizazio kanpaina: ESKOLA KIROLAREN GAKOAK GURASOENTZAT.

Prestakuntza pilula erako formatu bat erabili da, eta www.bizkaia.net/kirolak gure webean jarri dugu. Formatu horren bitartez, Eskola Kirolaren atalean barruan, kanpaina bat jarri dugu bizkaitarren eskura; kanpainaren helburua da Eskola Kirolari buruzko informazioa ematea, programaren alderdi jakin batzuk modu argi eta sinplean azaltzeko.

Prestakuntza hori diapositiba batzuen bidez egiten da; diapositiba horietan, hainbat gauza azaltzen dira modu interesgarri, garbi eta zehatzean: zer den Eskola Kirola, gure seme-alabek kirola egin behar duten, nola...

Honako hauek dira prestakuntzaren atal nagusiak:

  1. Zer da Eskola Kirola?
  2. Nire semeak/alabak kirola egin behar al du?  Nolako onurak izan ditzake?
  3. Non egin kirola? Zer izan behar dut kontuan erakundea hautatzerakoan?
  4. Zeintzuk dira gomendatu daitezkeen kirolak? Indibidualak edo taldekoak?Garrantzitsua al da kirolaren hautespena? Zergatik?
  5. Zer da Eskola Kirola Egitaraua?
  6. Lehiaketa, Hastapenak eta/edo Josteta?
  7. Nolako lehiaketa? Ibilbideak.
  8. Nork finantzatzen du Eskola Kirola?
  9. Nolako asegurua du nire semeak/alabak?
  10. Nola jokatu behar dut entrenamendu eta partida egunetan?
  11. Beste batzuk (artikuluak, bideoak, intereseko estekak...

Behin ikastaroa amaituta, iritzia eskatu zaie parte-hartzaile guztiei, inkesta baten bidez. Inkesta eginda, nahi izan duenak diploma bat jaso ahal izan du, prestakuntzaren aprobetxamendua ziurtatzeko.

Gurasoek izan dute lehentasuna prestakuntza horretan. Hala ere, uste dugu informazio eta prestakuntza hori baliagarria dela Bizkaiko Eskola Kirolean interesa duten guztientzat (teknikarientzat, entrenatzaileentzat...).

Hori dela eta, honela egin da kanpainaren zabalkundea:

  • 2011
    • Azaroa: Kanpainari buruzko informazioa ematen zaie Eskola Kirola programan parte hartzen duten erakunde guztiei (arduradunei eta entrenatzaileei), mezu elektroniko baten bidez.
    • Abendua: Prestakuntza-bonoak bidaltzen zaizkie Eskola Kirola programan parte hartzen duten erakunde guztiei (arduradunei eta entrenatzaileei), kanpainaren zabalkundean parte har dezaten.
  • 2012
    1. Urtarrila: Bizkaiko klubek, guraso elkarteek eta udalek prestakuntzari dagokion esteka jartzen dute beren webguneetan, blogetan eta Facebooken.
    2. Otsaila:
      1. informazioa bidaltzen zaie gurasoen elkarteei, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeari, irakasle-eskolei... 
      2. mezu elektroniko bat bidaltzen da, “Eskola Kirolaren birusa” zabal dadin.
      3. Bizkaiko Foru Aldundiaren intranetean jasotzen da kanpaina.
    3. Martxoa: Deia egunkarian egiten da kanpainari buruzko publizitatea.
    4. Maiatza: mezu elektroniko bat bidaltzen da, azpimarratzeko gurasoen jokabideari buruzko diapositibak duen garrantzia.
DATU OROKORRAK, LABUR:
  • 4.225 pertsona sartu dira prestakuntzan.
  • 3.000 pertsonak ikusi dute prestakuntza, eta eskatzen diren datuak sartu dituzte.
  • 1.500 pertsonak prestakuntzaren zati bat egin dute.
  • 1.500 pertsonak prestakuntza osoa egin dute.
  • 300 pertsonak egin dute azken inkesta, eta beren helbide elektronikoa eman digute.
ESKOLA KIROLEKO MONITOREAK IKASTAROA

Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, Eskola Kiroleko Monitoreak izeneko ikastaroan hartu dugu parte; 127 bizkaitarrek egin dute ikastaroa.

HERRI KIROLAK

Bizkaian herri kirolak sustatzeko plana: Herri Kirolen Federazioarekin lan egin dugu kirol modalitate hau Eskola Kirola programan garatzeko; oso emaitza onak lortu ditugu 8 urtetik 14 urtera bitarteko umeen artean: hogei bat ikastetxek eta 1.000 haurrek baino gehiagok hartu dute parte 2011-2012 denboraldiko lehiaketan.

GURE SPORT ALDIZKARIA

Gure Sport aldizkariari dagokionez, bi zenbaki argitaratu dira aurtengo lehen seihilekoan, eta bakoitzetik bost mila ale banatu dira hainbat erakunderen artean: udalak, ikastetxeak, kirol taldeak, federazioak, Gorputz Hezkuntzarako Institutu Nazionalak, SHEE, unibertsitateak, eta abar.

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

Gehiago jakin nahi baduzu

Gazteria, kultura, aisia eta kirolak

 
Aldundiaren logotipoa