saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aurkezpena

Informazioa

60. hamarkadatik aurrera, europar hiriek, une hartara arte ezezagunak ziren hiri dimentsioen zabalkuntza epealdi bati hasiera eman zioten. Une berean, hirietan per capita errentaren handitzeak eta produkzio kostuen merketzeak, gure aroko aldaketa handietariko bat sortarazten du: biztanleriak ibilgailu pribatua eskuratzeko joera orokortua. Gertakari honek, hurrengo urteetan, alderdi ekonomiko, urbanistiko, sozial eta kulturaletan eragina izango du.

Hala ere, lehen ekonomiaren garapena baino ikusten ez bazen ere, gaur egun ohartu gara kalte egin zaiela pertsonen osasunari eta hirietako eta Lur osoko osasungarritasunari. Besteak beste, gaixo ugari sortzen dituzte automobilak gaizki erabiltzeak dakartzan ingurumenaren kutsadurak eta kutsadura akustikoak, eta gainera erabilera horrek zuzeneko eragina du mundu osoa jasaten ari den berotze-prozesuan. Eta ezin ahaztu trafiko-eragozpenak eta aparkatzeko leku eskasia ere.

Egoera honen aurrean, erakunde publiko ezberdinak, hiria habitagarriago egiteko eta bere bizitza kalitatea hobetzeko zuzenduta dauden neurriak hartzen ari dira. Adibidez, oinezkoari kotxeari baino espazio handiago emateko zuzenduta daudenak (oinezkoentzat hiri bihurtzea, bakarrik autobus eta bizikletarentzako karrilak, oinezkoentzako zonen zabalkuntza, zebra-bide altuen ezarpena, aparkatzearen mugapena...), garraio publikoa indartzeko zuzendutak daudenak (garraiobide publiko guztientzako txartel bakar baten sorrera, linea eta alditasunaren anizkuntza...), edo bizikleta bezalako beste medio alternatiboak indartzeko zuzendutak daudenak (bizikletentzako bideen sorrera, sentsibilizazio ekinalduen garapena...) nabarmendu daitezke.

Web gune honetan, Bizkaian BIZIKLETA GARRAIOBIDE LEZ erabiltzeari buruzko alderdirik garrantzitsuenak jaso dira. Nahiz eta gaur egunean Bizkaian bizikleta erabiltzea ohitura ez izan, azken urteetan bizikletaren erabilera bultzatzeko egiten ari diren ahaleginek amaiera arrakastatsua izatea espero dugu, baita bizitza ulertzeko modu hori orokorra egiteko bidean aurrera egitea ere, hau da, ingurumena eta gure ingurukoak errespetatzen dituen bizimodua indartzea.

Informazio orokorra

Bizikleta, garraiorako ibilgailu bezala, XIX. mendean jaio zen, laurogeigarren hamarkadan; orduan, aurreko mendearen hasieran, EE.BB.-etako eta Europako zonarik industrializatuetan, masiboki erabilitako medio bat bihurtu zen. Egoera hau mantendu zen, EE.BB.-etan berrogeita hamargarren hamarkadan eta Europan hirurogeigarren hamarkadan automobil industriaren garapena eman arte; ondorioz, beheraldia eman zen.

Munduan 500 milioi auto baino gehiago badabiltza ere, egunero bizikleta erabiltzen duten 800 milioi lagunek arnasa dakarkigute ingurumenaren aldetik gero eta okerrago dagoen mundu honetan. Bizikleta ez da motorraren indarraz dabiltzan ibilgailuak arazo barik eskuratzerik ez duten herrialdeetan bakarrik erabiltzen den garraiobidea, Txinan edo Indian esatera baterako. Hala ere, Txinaren hazkunde-mailek erakusten dutenez, motorreko ibilgailuen igoera bizkortuz doa eta hori kezkagarria da. Motorizazio-maila ikaragarri handia duten beste estatu batzuetan bizikleta sartzen ari da mugikortasunari buruzko politiketan, motorraren indarraz dabiltzan ibilgailuen trafikoak dakartzan arazoak konpontzeko.

Bizikleta, XXI. mende berrian eguneroko garraio medio bat bihurtzea lortuko ote dugu? Bizkaian norabide horretarantz jo nahi dugu.

Bizkletaren giro eta gizarte abantailak zeharo onarturik daude. Aldiz, bizikletak hirian sartzeko eta bere erabilera errazteko neurriek, besteak beste, automobilaren kultura izenekoarekin zuzenean erlazionatutako oztopo kulturalekin topo egiten dute, hots, kotxeko haizetakotik dagoen mugikortasunaren, espazioaren eta denboraren ideia.

Mende berri honen aurrean, trafikoaren alderdi ekonomikoei, giro eta gizarte alderdiei dagokionez, europar erakundeek maneiatzen dituzten ikuspuntuek ez dute zalantzarik uzten: bizkleta, geroz eta gehiago, gure joan-etorri askorentzat alternatiba bezala integratzeko komenigarritasuna agerikoa da; baliabide merke bat delako, ingurugiroarentzat eztia eta, ikuspuntu sozialetik, bidezkoa delako.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa