Ondare Historikoaren Zerbitzuko Etnografia Atalak kultur ondarea artatu, berritu eta ikertzeko eskumena dauka, betiere Bizkaiko kultura tradizionala erakusten duten ondasun materialak eta ez-materialak ezagutaraziz eta gordez.
I. Eginkizunak
- Norbanakoei, elkarteei eta erakundeei Bizkaiko kultur ondarearen gainean aholkuak ematea.
- Ohiturak, lanbideak, jaiak eta beste kultur adierazpen batzuk bildu, katalogatu eta aztertzea.
- Bizkaiko kultur ondarea osatzen duten objektuak, eraikinak, inguruak, ezagutzak, ohiturak eta bizitzeko moduak babestu, gorde eta zabaltzea.
- Etnografiako ondarea ukitzen duten hirigintzako planei, azpiegitura-lanei eta birgaitzeei buruzko informazioa ematea.
- "Kobie" aldizkariaren bitartez arkeologia eta etnografiako ikerketak argitaratzea, edo horien gaineko erakusketak eta hitzaldiak egitea.
- Euskal Museoarekin lankidetzan aritzea.
II. Diru-laguntzak
- Urtero norbanakoei eta erakundeei diru-laguntzak eskaintzen zaizkie etnografi interesa duten Bizkaiko kultur ondasunak zaintzen, ikertzen eta gordetzen laguntzeko.